undefined

Txapeldunen Kopa, zuzenean Youtube Athletic-en

Txapeldunen Kopa, zuzenean Youtube Athletic-en

Athletic Clubek zuzenean eskainiko du talde zuri-gorriaren Gazte taldeak UD Las Palmasen aurka partida bakarrera jokatuko den final-laurdenetako kanporaketa; igandean 12:00etan

Igande honetan, maiatzaren 29an, 12:00etan, Athletic Clubeko Gazteek eta Las Palmasek Ohorezko Gazte Mailako Txapeldunen Kopako final-laurdenak jokatuko dituzte eta Youtube Athleticen bitartez zuzenean ikusteko aukera izango da. Lezaman garaipena eskuratuko duen taldeak ekainaren 1etik 4ra Las Rozaseko Kirol Hirian egingo den eta ‘Final Four’ formatua izango duen txapelketako azken faserako sarbidea eskuratuko luke.

Aurten, berritasun gisa, kanporaketa partida bakarrera erbakikoa da, eta, beraz, Lezaman garaipena lortzen duen taldeak Gazte Mailako lau talde onenen finala jokatzeko txartela lortuko du. Final hori partida bakarrera eta egoitza bakarrean jokatuko da, finalerdi eta final formatuetan, eta Atletico de Madril, FC Barcelona, Real Betis Balompie, RC Celta, RC Deportivo eta UD Las Palmas taldeek jokatuko dute. Jon Solaunek zuzentzen duen taldeak Estatuko zazpi talde onenen aurka neurtuko ditu indarrak, lehen aldiz garaikurra irabazi eta UEFA Youth Leaguera sartzeko asmoarekin.

Aurrekariak kategorian

Txapeldunen Koparen lehen edizioa 1994-95 denboraldian izan zen, eta urtero erabakitzen du denboraldiko gazte mailako klub nazional onena nor izango den. Titulu hori oraindik ere Athletic Clubeko Ohorezko Mailako Gazte taldeek ezin izan dute eskuratu.

1991-92 denboraldian izendatu zen azkenekoz Ohorezko Mailako taldea Espainiako gazte-talde onena bezala, izen eta formatu desberdina zuen orduan. Ohorezko Liga izendapean eta lehen taldea Lehen Mailan parte hartzen zuten klubekin soilik, taldean zegoen Julen Guerrero gazte batekin, Athletic Clubek Ohorezko Liga eskuratzeko gai izan zen. Hori ez zen urte hartako lorpen bakarra izan, Gazteen Errege Kopa ere lortu baitzuten. Historikoa bilakatu zen garaikur bikoitza erdietsi zuen talde hark.

Gainerako taldeak

Athletic Club eta UD Las Palmasekin batera, lehiaketa honetan Ohorezko Mailako zazpi multzoetako zazpi txapeldunek eta multzo guztietako bigarren onenak parte hartuko dute. Honako talde hauek sailkatu dira: Atletico Madril, FC Bartzelona, Real Betis Balompie, RC Deportivo, Valencia CF eta RC Celta.

  • Atletico de Madrid – RC Celta
  • FC Barcelona – Valencia CF
  • Real Betis Balompie – RC Deportivo
  • Athletic Club – UD Las Palmas