
Lehen taldea |
Athletic Cluben denboraldi-aurreko lehen aurkaria zehaztu du: Newcastle United FC
Athletic Cluben denboraldi-aurreko lehen aurkaria zehaztu du: Newcastle United FC
Lehoiek lagunarteko partida jokatuko dute talde ingelesaren aurka uztailaren 30ean, eta ordutegia zehazteke dago oraindik
Athleticek denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa zehaztu du. St. James ‘Parken, Newcastle United taldearen aurka ariko da uztailaren 30ean, oraindik baieztatu gabe dagoen ordutegian. Datorren denboraldiari begira taldea prestatzeko partidetako bat izango da. Ez da udan bi taldeak neurtuko diren lehen aldia izango; izan ere, talde zuri-gorriak garaipena lortu zuen UEFA Kopako partida mitikoaz gain, Athleticek eta Newcastlek gehiagotan jokatu dute denboraldi-aurrean. Aurten, talde ingelesak 11. postuan amaitu du denboraldia.