undefined

Atera argazkia zure NB kamiseta berriarekin

Atera argazkia zure NB kamiseta berriarekin

Bisitatu lehoien eserlekua San Mameseko dendan eta partekatu zure irudia laster kaleratuko den New Balance bigarren ekipazio berria lortu ahal izateko

Athletic Clubek eta New Balancek duela gutxi  ezagutarazi dute zuri-gorrien lehen ekipazioa 2022/23 denboraldirako, eta dagoeneko eskuragarri dago Klubaren denda fisikoetan eta online dendan erosteko.

Estreinaldia ospatzeko, San Mameseko denda ofizialak denboraldi honetan lehen ekipazio berriarekin batera doan sofa urdina jarri du bertan, bertara joaten diren bisitari guztiek euren argazkia lehoien erara atera ahal izan dezaten.

Argazki horrek, gainera, saria du. Athletic Clubek dekoratuan kamiseta berriarekin argazkia ateratzen duten athleticzale guztien artean New Balance 2022-23 bigarren ekipazioa zozketatuko du. Horretarako, bisitariek argazkia eskegi beharko dute beren sare sozialetan, bertan @AthleticClub etiketatu (Instagram, Twitter, Facebook edo Tiktoken), #BornBredBasque eta #NBFootball hashtagak erabili eta QR kodea eskaneatu, sofa urdinaren ondoko idulkian ikusiko dutena, inprimakia osatzeko. Kontsulatu oinarri legalak.  

Anima zaitez eta bisita gaitzazu San Mameseko gure dendara! Eta ezin bazara hurbildu, gogoratu une oro sar zaitezkeela gure online dendan.