undefined

Txapeldunen Kopako finala, Youtube Athleticen

Txapeldunen Kopako finala, Youtube Athleticen

Athletic Clubek eta FC Bartzelonak larunbatean 12:00etan jokatuko duten partida zuzenean eskainiko du kanal zuri-gorriak

Athletic Clubeko Youtubeko kanalak zuzenean eskainiko du larunbat honetan, ekainak 4, 12:00etan, Athletic Clubeko Gazteek eta FC Bartzelonak Las Rozaseko Futbolaren Hirian jokatuko duten Ohorezko Mailako Txapeldunen Kopako finala. Partidua bertatik bertara ikustera hurbildu nahi dutenek, goizean bertan erosi ahal izango dituzte sarrerak zelaiko leihatiletan. RFEFk 850 sarrera salduko ditu, bakoitza 10 euroan.

Athletic Clubek, txapelketa 1994an sortu zenetik, lehen jokatuko du finala. Titulua irabazteak, Lezamakoak Estatu mailako gazte talderik onena izendatzeaz gain, datorren denboraldian UEFA Youth Leaguerako sailkapena emango lieke zuri-gorriei.

Athletic Ohorezko Mailako Gazteen Ligako II. multzoko txapeldun gisa iritsiko da finalera, 74 punturekin eta bi porrotekin. Txapeldunen Kopan, UD Las Palmas kanporatu zuen final-laurdenetan Lezaman, eta Real Betis finalerdietan, Las Rozasen, bi partidak emaitza berdinarekin, 1-0.

FC Bartzelonak, bere aldetik, kategoriako III. multzoa irabazi zuen 85 punturekin. Txapeldunen Kopan 2-0 irabazi zion Valentziari La Masian eta 3-4 RC Celtari finalerdietan, Las Rozasen.