
“Oso pozik nago maite dudan Kluba entrenatu dudalako”
“Oso pozik nago maite dudan Kluba entrenatu dudalako”
Patxi Salinasek prentsaurrekoan dio Athletic Clubetik aldentzen dela eskaintzarik ez duelako eta beste talde bat entrenatzeko aukera ireki du
Patxi Salinas Bilbao Athleticeko entrenatzaileak gaur arratsaldean jakinarazi duenez, Lezaman hiru urte eman ondoren eta kontratua berritzeko pausorik eman ez denez, Ibaiganen Aitor Elizegiren ordezkoa izateko hautagaiekin inolako harremanik izan ez denez, beste klub bat entrenatzeko aukera zabaldu du.
Lehoi ohiak eskerrak eman nahi izan dizkie Lezamako eguneroko pertsonei, presidenteari eta, jakina, Zuzendaritza Batzordeari. Ez ditu ahaztu nahi izan Klubeko langileak, Basconiako arduradunak “bi urte eta erdi ikusgarriengatik”, ezta Joseba Nuñez ere, bere bigarren entrenatzailea, pentsatu gabe hurrengoa esan zidana: “Aurrera goaz eta aurrera aterako dugu”. Oinarrizko laguntza Basconia eta Bilbao Athleticeko jokalariena izan da.
Rafa Alkortarentzat hitz onak izan ditu ere, “niri Basconian entrenatzeko aukera emateagatik eta nigan konfiantza izateagatik” eta Aitor Elizegirentzat baita “zailtasunik handieneko uneetan partiden aurretik eta ondoren mezu bat izan duen pertsona. Lanak saria dakar, esaten zidan”.
“Ahal izan dudana egin dut, nire bizitza eman dut Bilbao Athletic salbatzeko. Arnasa hartzeko unea da, zoriontsu egoteko unea. Pozik nago nire amodioen eta nire bizitzako Kluba entrenatu izanaz, bestea ez dago nire esku”, azaldu du. “17. jardunaldian iritsi nintzen taldera, oso egoera zailean aurkitu nuen taldea. Racingi irabazi genionean, nire bizitzako egunik zoriontsuena izan zen, eta Basconiako bost mutilekin lortzea da gauzarik onena”.