undefined

22/23ko bigarren kamisetak harrera bikaina izan du

22/23ko bigarren kamisetak harrera bikaina izan du

Bigarren kamisetaren lehen sorta agortzear dago, eta, beraz, erreserba gaituko da hurrengo egunetan unitate berriak jasotzen direnean entrega egiteko

Athletic Clubek eta New Balancek 2022/23 denboraldirako egin duten bigarren ekipazioak benetako sentsazioa sortu du zale athleticzaleengan. Izan ere, bere lehen 48 orduetan, nabarmen gainditu du lehoien beste edozein bigarren elastikotan azken urteotan erregistratutako eskaeren kopurua, eta ia erabat agortu du kamisetaren hasierako stocka.

Kamiseten eskari handia dela eta, Klubak bere denda fisikoetan eta online dendetan ekipazio berria erreserbatzeko aukera jarriko du eta datozen egunetan entregatuko du unitate berriak iritsi bezain laster.

Athletic Clubek bere jarraitzaileei eskerrak eman nahi dizkie ekipazio berriei eman dieten harrera bikainagatik, zaleen erantzunari esker arrakasta handia lortu baitute.