undefined

Bisitatu Lezama! bueltan da

Bisitatu Lezama! bueltan da

Athletic Clubek bere bazkideei instalazio zuri-gorriak bisitatzeko aukera eskaintzen die bere azken nobedadeak ezagutzeko

Gizonezkoen lehen taldearen eraikina, egoitza eta Lezamako eraikin nagusia amaitu ondoren, Athletic Clubek bazkideei instalazioetan bisita gidatua egiteko aukera zabaldu nahi die.

Bazkideek, nahi izanez gero, plaza erreserbatu dezakete dagoeneko Bazkideen Txokoaren bidez (Bazkideentzako Zerbitzuak/Bisitatu Lezama atala), egun eta ordutegi hauetako baterako:

  • Ekainak 14, asteartea, 18:00etan
  • Ekainak 16, osteguna, 10:00etan
  • Ekainak 17, ostirala, 10:00etan

Bisita bakoitza 25 lagunentzat mugatuta dago, eta plazak Txokoan izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Bisitak 14 urtetik gorako bazkideentzat aurreikusita daude.

Bisitaren iraupena ordubetekoa izango da, gutxi gorabehera.