Minglanillak Aitor Elizegi omendu du
600 peñistek ohore egin diote azken lau urteetan Klubeko presidente izan denari
Minglanillako Gainza Peñak Athletic Clubeko jokalari edo zuzendaritza batzordeko kide bat omentzeko ekitaldia egin du gaur goizean. Aurten, azken lau urteetan egindako lana eskertzeko, Aitor Elizegik, egun Kudeaketa Batzordeko jarduneko presidenteak, ohore hori jaso duen pertsona izateko beta izan du.
Ekitaldi bero batean, bertaratutakoek eta Gainza Peñako kideek Athleticen eskaintza berezia zuen ezkutua eman diote oroigarri gisa. Orain arte agintaria izan denak eskerrak eman nahi izan dizkie Minglanillara hurbildu diren athleticzaleei, jasotako opari eta maitasunagatik: “Peñakidearen irudiak San Mamesetik urrun dauden lekuetara bidaiatzera eta ibiltzera bultzatzen du Athletic. Edozein lurraldetan aurkitzen dugu etxean bezala sentiarazten gaituzten pertsonen talde hori. Eskerrik asko zuei guztioi, edonora goazela ere, babestuta sentitzen baikara beti “.