undefined

San Mamesera sarbidea eta 24 hautestontzien planoa

San Mamesera sarbidea eta 24 hautestontzien planoa

Bazkideak 22. eta 23. ateen artetik (Hego Harmaila) sartuko dira botoa ematera eta 2. eta 3. ateen (Harmaila Nagusia) artetik irtengo dira

Athletic Clubek, Hauteskunde Batzordearen ikuskaritzapean, Presidente eta Zuzendaritza Batzorderako bozketak egiteko azpiegitura diseinatu du San Mamesen, lehen aldiz zelai zuri-gorrian. Botoa emateko eskubidea duten bazkideak Hegoaldeko Harmailako 22. eta 23. ateen artetik sartuko dira, gutxi gorabehera kanpoko bideomarkagailuaren azpian kokatuta dauden ateetatik, eta, botoa eman ondoren, 2. eta 3. ateen artean egokitutako gune batetik irtengo dira, Harmaila Nagusitik.

Bazkideek 24 hautestontzitan utziko dituzte botoak, solairu nagusi osoan zehar banatuta daudenak, hau da, kaleko maila berean. San Mamesen sartu bezain laster, informazio standak eta botoa prestatzeko kabinak egongo dira. 1. eta 6. hautestontzien artean botoa emango duten bazkideek, hots, erakundearekin afiliatuta antzinatasun handiena duten zaleek, estadioaren barruan ezkerrerantz joan beharko dute. Bozkatu ondoren, norabide berean egingo dute aurrera, zelaia utzi arte.

Gainerakoek, 7. eta 24. hautestontzietatik esleituta dauzkatenek, San Mames barruan eskuinerantz joko dute. Botoa eman ondoren, beste bazkideek bezala, ibilbidea jarraitu beharko dute, atzera itzuli gabe, 2. eta 3. ateen artean dagoen eremutik irten arte.

Gogoratu bozketa-eguna etenik gabe garatuko dela, goizeko 9:00etatik 21:00ak arte. Bazkideek NAN edo pasaportea indarrean dutela egiaztatu beharko dute.

San Mameseko sarrerako standetan pilaketakegon ez daitezen, botoa zein mahaitan eman behar duten jakiteko, Klubak aldez aurretik jakinaraziko die bazkideei, datorren ostegunetik aurrera, bi modutara: bazkideen Txokoaren bidez (bertan sartzean, bazkideek gorriz ikusiko dute beren mahaia zein den) eta posta elektroniko baten bidez. Mezu horretan, botoa emateko zein mahaira jo behar duten ikusiko dute.