undefined

Athleticek Mallorcaren aurka hasiko du LaLiga

Athleticek Mallorcaren aurka hasiko du LaLiga

Lehoiek San Mamesen ekingo diote txapelketari, abuztuaren 14an, Real Madrid izango dute azken aurkari gisa, ekainaren 4an

Ofiziala. RCD Mallorca izango da Athletic Clubek 2022/23ko LaLigan izango duen lehen aurkaria. Abuztuaren 14ko asteburuan San Mamesen jokatuko da bien arteko neurketa. Bi taldeek lehen jardunaldian elkarren aurka jokatuko duten hirugarren aldia izango da, 69/70 eta 87/88 denboraldien ondoren, garaipen zuri-gorriekin amaitu ziren norgehiagokak. Athletic Club txapelketaren lehen neurketak etxean jokatzera ohituko da. Lehoiak lehen zazpi norgehiagoketatik bost lehiatuko dira Katedralean (1., 2., 4., 6., eta 7. jardunaldiak).

Denboraldi honetan, FIFAren 2022ko Munduko Kopa Qatarren ospatuko denez (azaroaren 21etik abenduaren 18ra), txapelketan egongo den geldialdia nabarmentzen da. Taldeek ez dute jarduerarik izango azaroaren 9tik abenduaren 29ra. Athletic Clubek bere azken partida jokatuko du bere etxean Real Valladoliden aurka (14. J) txapelketa gelditu aurretik eta futbolari ekingo dio berriro Betisen aurka Benito Villamarinen (15. J).

Lehoiek Santiago Bernabeun amaituko dute LaLiga Real Madriden aurka ekainaren 4an.

Euskal derbiei dagokienez, Real Sociedad eta Osasunaren aurka, lehoiek lehen itzuliko partidak jarraian jokatuko dituzte. Osasuna hartuko dute San Mamesen urtarrilaren 8an (16. J), 2023ko lehen jardunaldian eta Reale Arenara bidaiatuko dute urtarrilaren 14an txuriurdinen aurka jokatzeko (17. J). Bigarren itzulian, zuri-gorriek apirilaren 16an jokatuko dute Real Sociedad taldearen aurka San Mamesen (29. J) eta maiatzaren 24an Sadarren zuri-gorriek eta gorritxoek elkar ikusiko dute (36. J).

Ligako lehen jardunaldiak

Athletic Clubek Real Sociedad taldearen aurka 1929an jokatu zuen txapelketako lehen partida, eta, ordutik, zuri-gorriek 32 aurkari ezberdinekin neurtu dituzte indarrak denboraldiko lehen lehian; 91 partidetatik, Athleticek 53 jokatu ditu etxean eta 38 etxetik kanpo, 38 garaipen, 18 berdinketa eta 35 porroteko balantzearekin.

FC Barcelona izan da Athleticen aurkari ohikoena lehen jardunaldian: Katalanek eta zuri-gorriek 10 aldiz neurtu dituzte indarrak lehen neurketan. Bien arteko azken norgehiagoka Athleticen aldeko 1-0eko garaipenarekin amaitu zen San Mamesen 2019-20an, Aritz Adurizek 89. minutuan egindako erremate ikusgarri bati esker talde bizkaitarrak irabazi zuena.

Lehoiek lehen jardunaldiko neurketan lortutako garaipenik handiena 1932-33an izan zen, Real Betisi Katedralean 9-1 irabazi ziotenean. Etxetik kanpoko garaipenik handiena, berriz, 1958-59an izan zen RC Celtari 0-3 irabazita.