VfL Bochum 1848: Ruhr zonaldearen isla
Lehen taldea

VfL Bochum 1848: Ruhr zonaldearen isla

Ezagutu VfL Bochum 1848, Alemaniako lehen mailako taldea, uztailaren 21ean Athleticek bere aurka jokatuko duen denboraldi-aurreko partida baino lehen

VfL Bochum 1848: Ruhr zonaldearen isla
VfL Bochum 1848: Ruhr zonaldearen isla
2022ko eka. 28a

Uztailaren 21ean, ostegunean, Athletic Clubek Bundesligako VfL Bochum 1848 taldearen aurka jokatuko du Gütersloh hiriko Heidewaldstadion zelaian. Lehoiek talde alemaniarrari aurre egiten dioten lehen aldia izango da. Bochum denboraldi-aurreko aurkari gogorra izango da, datorren denboraldian futbol alemaniarraren maila gorenean duen tokia sendotu nahiko baitu.

Bochum lehen mailako punta-puntako taldea izan zen bere garaian, eta UEFA Koparako pare bat sailkapen lortuta, oso talde ezaguna da Alemaniako futbolean. Izan ere, Die Unabsteigbaren (Jaitsiezinak) ezizena jaso zuen 80ko hamarkadan, Bundesligako mailari eutsiz garaiko usteei etengabe aurre eginda. Ordutik hainbat gorabehera izan dituen arren, Bochumeko zaleek borroka-izpiritu horri eutsi diote, eta klubaren arabera, hori “Ruhr ibaiaren arroaren isla” da, Bochum hiria inguratzen duen meatzaritza eskualde ospetsuaren isla.

Datu batzuk bildu ditugu, VfL Bochum 1848 taldeari buruz gehiago jakin dezazun:

  • VfL Bochum jatorrian gimnasia-klub gisa sortu zen 1849an; klubaren izenaren 1848ko zatiak klubaren fundazioa eskatzen zuen egunkariko artikulu bat du oinarri, 1848ko uztailaren 26an argitaratu zena. Klubaren lehen futbol partida ofiziala 1911ko abuztuan jokatu zen.
  • Bere historian zehar, klubak hainbat fusio eta zatiketa jasan ditu. VfL Bochum 1848 izenez ezagutzen den behin betiko futbol talde independentea 1949an sortu zen.
  • Bochum hiria Ruhr ibaiaren arroaren bihotzean dago, Alemaniako industrialde garrantzitsuenetako baten barnean. Klub gisa, VfL Bochum harro dago Ruhr ibaiaren arroarekin duen identifikazioaz: “VfL Bochum 1848ren historia Ruhr ibaiaren arroaren historiaren isla da: askotan gutxietsia, handiek bultzatua eta zoritxarrak, hondamenek eta porrotek moldatua… baina hor jarraitzen du! Atzo, gaur eta bihar”.
  • Bochumek 13. postuan amaitu du azken denboraldia, Bundesligara itzuli den lehen denboraldia eta bere golegile nagusia Sebastian Polter izan da (Schalke 04 taldeak fitxatu du), 33 partidatan 10 gol sartuta.
  • Egungo entrenatzailea, Thomas Reis, 2019ko irailetik dago aulkian. Futbolari ohiak zortzi urte eman zituen klubean jokalari gisa, 1995/96 eta 2002/03 denboraldien artean.
  • Bochumek 1911tik Ruhrstadionen (gaur egun Vonovia Ruhrstadion deitzen da, babesletza arrazoiengatik) jokatzen ditu etxeko partidak. Estadioak hainbat berrikuntza jasan ditu inauguratu zenetik eta gaur egun 28.000 ikusle ingururentzako lekua du.
  • Bundesligako lehen denboraldia 1971/72an izan zen. Taldeak 20 denboraldi jarraian eman zituen maila gorenean, 1992/93an jaitsiera jasan aurretik.
  • 1993/94 denboralditik aurrera, Bochumek gorabeherak izan zituen kirol arloan, igoerak eta jaitsierak izanda. Hala ere, 1996/97 eta 2002/03 denboraldietan UEFA Koparako sailkatzea lortu zuen Bundesligan bosgarren postua lortuz.
  • 11 denboraldi jarraian eman zituzten bigarren mailan, 2010/11 denboralditik. 2020/21 denboraldian 2. Bundesligan txapeldun izan ziren eta maila gorenera itzuli zen Bochum.
  • Bochum dagoeneko mugitu da 2022ko udako fitxaketen merkatuan, Jordi Osei-Tutu (Arsenal), Kevin Stoger (FSV Mainz 05), Jacek Goralski (Kairat Almaty) eta Phillip Hofmann (Karlsruher SC) fitxatuz.
  • Lehen taldeak nazioarteko presentzia handia du, hainbat herrialdetako jokalariak baititu: Danilo Soares (Brasil), Cristian Gamboa (Costa Rica), Christopher Antwi-Adjei (Ghana) eta Takuma Asano (Japonia), besteak beste.
  • Bochumen aurkari nagusiak Ruhr ibaiaren arroko beste talde batzuk dira, hala nola Borussia Dortmund, Schalke 04 eta MSV Duisburg. Dortmund eta Schalkeren arteko derbia Revierderby (Ruhr ibaiaren arroko derbia) deitzen da, baina inguruko beste edozein talderen arteko partidei kleines Revierderby (Ruhr arroko derbi txikiak) deitzen zaie.
Erlazionatutako albisteak
2023ko urr. 3a

Prados: "Almeriari irabazi nahi diogu goian jarraitzeko"

Lehen taldea

Harrobiko erdilariak, gero eta protagonismo handiagoa lehoi gisa burutzen ari duen lehen denboraldian, taldea "indartsu" ikusten du ostiralean San Mamesen jokatuko den neurketari begira

Ikusi gehiago
2023ko urr. 3a

Zuzenean: Beñat Pradosen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarraitu streaming bidez Athletic Clubeko jokalariak Lezamako instalazioetan egingo duen agerraldia

Ikusi gehiago
2023ko urr. 3a

Mikel Vesga eta Ander Herreraren mediku-txostena

Lehen taldea

Bi jokalariak gainontzeko taldekideena baino erritmo baxuagoan aritzen dira

Ikusi gehiago
2023ko urr. 1a

Erro zuri-gorri sakon eta indartsuak Gipuzkoan

Lehen taldea

Athletic Clubek babes handia jaso zuen Reale Arenan jokatutako derbian

Ikusi gehiago
2023ko ira. 30a

"Beraiek sendoago egon dira eta gehiago asmatu dute"

Lehen taldea

Valverdek emaitzak dioena baino derbi parekatuagoa galdu izana deitoratu du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 30a

Porrot mingarria Reale Arenan

Lehen taldea

Bi areatan irmotasunik ez izatea kaltetu dio Athletici, eta Errealaren aurkako kontrako emaitza gehiegizkoa izan da

Ikusi gehiago
2023ko ira. 30a

Non ikusi partida: Real Sociedad-Athletic Club

Lehen taldea

Larunbat honetan 21:00etatik aurrera LaLiga EA Sportseko zortzigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak

Ikusi gehiago
2023ko ira. 30a

Lan plangintza urriaren 8ra arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka urriaren 8ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
2023ko ira. 30a

Partida aurrekoa: Real Sociedad-Athletic Club (LaLiga 8. J)

Lehen taldea

Donostiarren eta bilbotarren arteko derbia larunbat honetan, 21:00etatik aurrera, Reale Arenan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Unai Gomezen mediku-txostena

Lehen taldea

Erdilaria ez da Real Sociedad taldearen aurkako partidako deialdian sartu

Ikusi gehiago