
Kluba |
Ekainak 30, osteguna, dendak itxita inbentario-lanengatik
Ekainak 30, osteguna, dendak itxita inbentario-lanengatik
Denda ofizialek uztailaren 1ean ekingo diote berriro ohiko jarduerari; online dendak, berriz, normaltasunez eskainiko du zerbitzua
Athletic Clubeko lau denda ofizialak – San Mames, Rekalde, Max Center eta Mazarredo – itxita egongo dira ekainaren 30ean, inbentario lanengatik. Hurrengo egunetik aurrera, ostirala uztailak 1, establezimendu guztiek ohiko jardunari ekingo diote:
- San Mames eta Mazarredo, astelehenetik larunbatera, 10:00rtatik 20:00etara. Igandeak eta jai egunak, 10:00etatik 19:00etara.
- Rekalde astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
- Max Center: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara. Igandeak eta jai egunak, itxita.
Athletic Cluben online dendak ez du eraginik izango eta normaltasunez eskainiko du bere zerbitzua.