undefined

Athletic Clubek Bilbao BBK Live Festival jaialdira eramango zaitu

Athletic Clubek Bilbao BBK Live Festival jaialdira eramango zaitu

15 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu Club Athletic-eko kideentzat esklusiban, eta beste 10 publiko orokorrarentzat

Athletic Clubek 25 bonu bikoitz zozkatuko ditu uztailaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin ospatuko den Bilbao BBK Live jaialdira joateko. Bonu bikoitz horietako 15 Club Athletic Clubeko kideen artean zozketatuko dira esklusiboki, formulario honetan izena emanda lortu ahal izango dituzte txartelak.

Beste 10 sarrera bikoitzak Athletic Clubeko sare sozialetan zozketatuko dira publiko orokorraren artean. Interesa duten pertsonek bihar 15:00ak arte dute Twitterren, Instagramen edo Facebooken parte hartzeko aukera.

100 artista baino gehiago hiru egunetan biltzen dituen jaialdiaren 15. edizioaz gozatu nahi baduzu, hau da zure aukera!

Kontsulta itzazu zozketaren oinarri legalak.