undefined

CD Mirandes-Athletic Club, denboraldiaurreko neurketa berria

CD Mirandes-Athletic Club, denboraldiaurreko neurketa berria

Newcastleren aurka jokatu eta hurrengo egunean, uztailaren 31n, Valverderen taldeak Mirandako taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, 19:30ean, Anduvan.

Athletic Clubek eta CD Mirandesek akordioa lortu dute uztailaren 31n, igandea, denboraldiaurreko lagunarteko berri bat jokatzeko. Partida Anduvan jokatuko da (19:30ean), St. James’ Parken Newcastle Unitedeen aurka jokatu eta hurrengo egunean. Beraz, lurreratu ondoren, lehoiek Mirandarako bidea hartuko dute denboraldiaurreko seigarren neurketan parte hartzeko eta sasoi berria prestatzen jarraitzeko.

Partida berri honekin, dagoeneko zortzi dira Athletic Clubek 2022-23 denboraldia ahalik eta baldintza onenetan prestatzeko hitzartuta dituen lagunartekoak.