undefined

San Mames, 2030eko Mundialeko egoitza izateko hautagaia

San Mames, 2030eko Mundialeko egoitza izateko hautagaia

Munduko Kopako partidak jaso ditzaketen Estatuko 15 zelaien artean aurkitzen da, baldin eta FIFAk Espainiako eta Portugaleko Iberiar Kandidatura aukeratzen badu

San Mames Mundialeko egoitza izan liteke 2030ean. RFEFek Munduko Kopako partidak jaso nahi dituzten estatuko 15 estadioen behin betiko zerrenda argitaratu du gaur, baldin eta Espainiako eta Portugalgo Iberiar Kandidatura FIFAren Kongresuan bi urte barru aukeratutakoa bada.

Katedralean munduko fase bateko partidak hartuko lukeen bigarren aldia izango litzateke. Ingalaterrak, Frantziak, Txekoslovakiak eta Kuwaitek osatutako talde baten egoitza izan zen 1982an.

Hauek dira hautagaitzak hautatutako zelaiak:

  • Balaídos (Vigo)
  • Riazor (La Coruña)
  • El Molinón Enrique Castro ‘Quini’ (Gijón)
  • San Mames (Bilbao)
  • Anoeta (Donostia)
  • La Romareda (Zaragoza)
  • Camp Nou (Barcelona)
  • RCDE Stadium (Cornellà – El Prat)
  • Santiago Bernabéu (Madrid)
  • Metropolitano (Madrid)
  • Nuevo Mestalla (Valencia)
  • La Nueva Condomina (Murcia)
  • La Cartuja (Sevilla)
  • La Rosaleda (Málaga)
  • Estadio Gran Canaria (Las Palmas de Gran Canaria)