
“Garrantzitsua da ilusioa sortzea”
“Garrantzitsua da ilusioa sortzea”
Oscar de Marcosek hamalaugarren denboraldia du lehoi gisa, eta “gozatzeko” gogoz dago kanpaina berriari begira
Hastear dira Athletic Cluben prestaketarako neurketak, eta horiei aurre egin aurretik, Oscar de Marcos komunikabideen aurrean agertu da prentsa aretoan. Eskuin hegaleko atzelariak hamalaugarren denboraldia du zuri-gorriz jantzita: “Uste dut inork ezin zuela espero, ezta nik neuk ere. Urtero saiatu naiz tokatu zaizkidan egoeretan nire aletxoa ematen, dena ematen. 14 urte hemen egotera eraman nauen ideia da hori, eta pozez zoratzen nago. Pozten naiz lortu izanaz. Gozatzeko gogo handia dut, ez dakit noiz izan daitekeen azken aldia. Gozatzeko, taldeari laguntzeko, egunez egun joateko, hemen dugun gazteriaz gozatzeko ideiarekin aurre egiten diot denboraldi honi”.
Bi aste lanean eman ondoren, De Marcosek aitortu du ilusioa sentitzen duela Ernesto Valverderen etorreraren ondoren eta behetik iritsi diren lehoikumeak ikusi ondoren: “Gazteei ahal dudan guztia erakusten saiatzen naiz. Talentu handia dute. Asko ikasi behar dute, baina badirudi jokalari puxkak datozela. Entrenatzaileari dagokionez, ilusioa sortzen du. Valverdek badu zerbait beti goiko posizioetatik hurbil kokatzen gaituena. Ea berriro lortzerik dugub, taldeak merezi du”.
Athletic Alemaniara joango da bihar udako ‘stage’ ari ekitko, LaLigaren hasiera ondoen prestatzen hasteko: “Garrantzitsua da txapelketari ondo ekitea, normalean, goian kokatzen bazara, askoz gehiago kostatzen da inguru horretatik aldentzea. Gure jendearekin batera edukiko dugun hasiera aprobetxatzen saiatu behar gara. Garrantzitsua da ilusioa sortzea eta pixkanaka joatea. Ahalik eta goren egon nahi dugu, eta berriro Europan egon”.