XXI. mendeko prestaketa faseak
Mende honetan lehoiek gure mugetatik kanpo egin dituzten denboraldi-aurreko ‘stage’-ak errepasatu ditugu
Lehoiak berriro lehiatzeko zorian daudela, denboraldia hasi baino lehenagoko fasean murgilduta, Athletic Clubek gure mugetatik kanpo mende honetan egin dituen denboraldi-aurreko ‘stage’ guztiak errepasatu ditugu.
2001/02: Ingalaterra
Jupp Heynckesen Athletic Clubek britainiar lurretatik bira bat antolatu zuen aurreko urtean egin zuenaren antzera, egin zen lanak eta lortu ziren emaitzek teknikarien artean aho zapore handia utzi ondoren. Oraingoan bost lagunarteko jokatu ziren, hiru garaipen, berdinketa bat eta porrot bateko balantzearekin. Nabarmentzekoa da Bobby Robsonen Newcastle Uniteden aurkako garaipena Julen Guerreroren golari esker (0-1).
Partidak:
Abuztuak 1 / The Hawthorns (Birmingham): West Bromwich Albion 0 – 2 Athletic Club
Abuztuak 3 / Reebok Stadium (Bolton): Bolton Wanderers 0 – 1 Athletic Club
Abuztuak 5 / Riverside Stadium (Middlesbrough): Middlesbrough 3 – 0 Athletic Club
Abuztuak 7 / Bloomfield Road (Blackpool): Blackpool FC 2 – 2 Athletic Club
Abuztuak 11 / Saint James’ Park (Newcastle): Newcastle United 0 – 1 Athletic Club
2002/03: Ingalaterra
Jupp Heynckes entrenatzaileak 31 jokalari eraman zituen Ingalaterrako denboraldi-aurreko birara eta bi garaipen eta hiru berdinketa lortu zituen. David Moyesen Everton gainditu zuten lehoiek bere zelaian, Goodison Parken, 0-1eko emaitzarekin, Ismael Urzaizek gola sartuta. Zuri-gorriek Premier Leaguetik jaitsi berria zen Leicester Cityren zelaia inauguratuz ekin zioten partida sortari.
Partidak:
Abuztuak 2 / Bloomfield Road (Blackpool): Blackpool FC 0 – 0 Athletic Club
Abuztuak 4 / The Walkers Stadium (Leicester): Leicester City FC 1 – 1 Athletic Club
Abuztuak 6 / Alfred McAlpine Stadium (Huddersfield): Huddersfield Town 0 – 0 Athletic Club
Abuztuak 8 / Reebok Stadium (Bolton): Bolton Wanderers 0 – 1 Athletic Club
Abuztuak 10 / Goodison Park (Liverpool): Everton FC 0 – 1 Athletic Club
2003/04: Herbehereak
Herbehereetako Papendal herria izan zen Ernesto Valverderen mutilen kontzentrazio-lekua, izan ere, hiru neurketa jokatzeko, AZ taldearen aurka aipatuena izanda, 2-1eko porrotarekin amaitu zena, Urzaizek Athletic markagailuan aurretik jarri zuen arren. Beste bi konpromisoek garaipen bana ekarri zuten. Azpimarratzekoa da ADO Den Haag taldearen aurka lortutako gol-zaparrada (2-7).
Partidak:
Abuztuak 2 / Zuiderpark Stadion (La Haya): ADO Den Haag 2 – 7 Athletic Club
Abuztuak 6/ Hollandia (Hoorn): FC Volendam 1 – 3 Athletic Club
Abuztuak 8 / BKC (Anna Paulowna): AZ Alkmaar 2 – 1 Athletic Club
2004/05: Herbehereak
Athletic Clubek Holanda errepikatu zuen bere prestakuntzarako bere kontzentrazio hotela Dwyngeloo herrian ezarriz. Valverderen jokalariek bi talde bakarrik izan zituzten aurkari, Groningen eta Heerenveen, hauek bere liga txapelketa hasteko ia astebetera egonda. Garaipen bat eta porrot bat erdietsi zituzten zuri-gorriek.
Partidak:
Abuztuak 5 / Oosterpark Stadion (Groningen): FC Groningen 3 – 2 Athletic Club
Abuztuak 7 / Lenstra Stadium (Heerenveen): SC Heerenveen 1 – 2 Athletic Club
2005/06: Alemania
Errumaniako Ecomax Cluj taldeak Intertoto Kopatik kanpo utzi zituen lehoiek. Ondoren, Jose Luis Mendilibar eta bere lehoiak Dresden hiriko kuartel nagusira joan ziren bi aste geroago, lau partidu jokatzeko. Hirugarren Mailara jaitsi berri zen Rot-Weiss Erfurt taldearen aurka 0-1 garaipenarekin hasi ziren eta 0-9 jipoitu zuten Lokomotive Leipzig (Etxeberriaren lau gol eta Llorenteren hiru gol). Dynamo Dresdenen aurkako porrotak eta Energie Cottbusekin lortutako berdinketak itxi zuten Alemaniako bira. Abuztuaren 21ean Athletic Siziliara joan zen Palermoren aurka (1-1) jokatzera.
Partidak:
Uztailak 23 / Steigerwald (Erfurt): Rot-Weiss Erfurt 0 – 1 Athletic Club
Uztailak 27 / Bruno-Plache (Leipzig): Lokomotive Leipzig 0 – 9 Athletic Club
Uztailak 29 / Rudolf-Harbig (Dresden): Dynamo Dresden 3 – 2 Athletic Club
Uztailak 31 / Der Freundschaft (Cottbus): Energie Cottbus 1 – 1 Athletic Club
Abuztuak 21 / Renzo Barbera (Palermo): SSD Palermo 1 – 1 Athletic Club
2006/07: Herbehereak
Tignesen (Frantzia) egon ondoren, Felix Sarriugarte entrenatzailearen kontzeptu berriak barneratzeko eta arlo fisikoan irabazteko, Athletic Clubek Papendal aukeratu zuen kontzentrazio-leku gisa, duela bi urte Valverderekin egin zuen bezala, oraingoan bertako lurretan partida gehiago jokatuz. Denboraldiaurrea Kolonian hasi zuten Middlesbrough (garaipena Etxeberriaren golarekin) eta FC Köln (porrota 1-0) taldeen aurka 45 minutuko partidetan. Rot-Weiss Essen talde alemaniarraren eta Ijsselmeervogels holandarraren aurka lortutako garaipenek itxi zuten bira. Abuztuaren 12an Athletic gonbidatu zuen Evertonek Howard Kendalli Goodison Parken egindako omenaldi hunkigarri batera. Partida zuri-gorrien garaipenarekin amaitu zen (0-1) Adurizen golari esker.
Partidak:
Abuztuak 3 / Rhein Energie Stadion (Colonia): FC Köln 1 – 0 Athletic Club
Abuztuak 3 / Rhein Energie Stadion (Colonia): Athletic Club 1 – 0 Middlesbrough FC
Abuztuak 6 / Georg-Melches-Stadion (Essen): Rot-Weiss Essen 0 – 1 Athletic Club
Abuztuak 8 / De Westmaat (Spakenburg): Ijsselmeervogels 0 – 3 Athletic Club
Abuztuak 12 / Goodison Park (Liverpool): Everton FC 0 – 1 Athletic Club
2007/08: Herbehereak
Papendaleko kanpamendu basea errepikatu zuten lehoiek Joaquin Caparrosen aginduetara, egonaldi luze baterako. Zuri-gorriek erraz irabazi zituzten lehen lau neurketak maila txikiagoko aurkarien aurka (0-7, 0-6 eta 0-10) jokatu ondoren, Athleticen azken partida Eredivisieko Vitessen aurka izan zen, liskarrarekin amaitu zena. Ondorioz, epaileak partida bertan behera utzi behar izan zuen hamabi minuturen faltan, zuri-gorriak 0-1 irabazten ari zirenean Llorenteren golari esker.
Partidak:
Abuztuak 2 / Sportpark Villekamp (Aalten): AZSV Aalten 0 – 7 Athletic Club
Abuztuak 4 / Gemeentelijk (Emmen): WKE Emmen 0 – 6 Athletic Club
Abuztuak 7/ Bultserve (Glanerbrug): Avanti 0 – 10 Athletic Club
Abuztuak 8 / De Buitenboom (Babberich): SV Babberich 0 – 2 Athletic Club
Abuztuak 21 / Gelredome (Arnhem): Vitesse 0 – 1 Athletic Club
2008/09: Huelva
Prestaketa lanak Isla Canelan, Ayamonten (Huelva) egin ziren, eta lehoiek bi lagunarteko jokatu zituzten San Roque de Lepe eta Ayamonte CF apalen aurka, Casablancan (Maroko) Morocco Summer Cup irabazi aurretik, finalean Udineseri irabazita Susaetaren, Gurpegiren eta Adurizen golekin. Ondoren, geldialdia egin zuten Londresen Charlton Athletic eta Colchester Uniteden aurka jokatu eta irabazteko. Athleticek Colombino eta Ramon de Carranza sarietan parte hartu zuen.
Partidak:
Uztailak 18 / Municipal (Lepe): San Roque de Lepe 0 – 7 Athletic Club
Uztailak 19 / Blas Infante (Ayamonte): Ayamonte CF 1 – 2 Athletic Club
Uztailak 22 / Mohammed V (Casablanca): FAR Rabat 1 – 1 Athletic Club
Uztailak 25 / Mohammed V (Casablanca): Udinese Calcio 0 – 3 Athletic Club
Abuztuak 2 / The Valley (Londres): Charlton Athletic 0 – 1 Athletic Club
Abuztuak 4 / Weston Homes (Colchester): Colchester United 1 – 2 Athletic Club
Abuztuak 6/ Colombino (Huelva): Malaga CF 1 – 3 Athletic Club
Abuztuak 7 / Colombino (Huelva): RC Recreativo 2 – 1 Athletic Club
Abuztuak 14 / Ramon de Carranza (Kadiz): Cádiz CF 2 – 0 Athletic Club
Abuztuak 16 / Ramon de Carranza (Kadiz): Villarreal CF 0 – 1 Athletic Club
2009/10: Huelva
Isla Canela aukeratu zuten lehoiek prest jartzeko, berriz ere. Caparrosen taldeak txapelketa batean parte hartu zuen Algarven (Portugal), Benfica eta Anderlecht aurkariak izanda. Zuri-gorriek garaipena lortu zuten Lepeko San Roqueren aurka Etxeberriak penaltiz egindako golari esker.
Partidak:
Uztailak 16 / Municipal (Vila Real de S.Antonio): Benfica 2 – 1 Athletic Club
Uztailak 18 / Municipal (Vila Real de S. Antonio): Athletic Club 2 – 2 RSC Anderlecht
Uztailak 22 / Municipal (Lepe): San Roque de Lepe 0 – 1 Athletic Club
2010/11: Huelva
Hirugarren urtez jarraian, Caparrosen Athleticek Isla Canelan ekin zion kurtsoari, eta, lagunartekoen atalean, zuri-gorriek Portugalgo txapelketako bi kluben aurka jokatu zuten: Olhanense apala eta Sporting Braga, biak 1-3 garaipenarekin, azkena ‘Os Arcebispos’ (Artzapezpikuak) taldeko zelaian bertan Susaetaren, Igor Martinezen eta San Joseren golekin. Kontzentrazioa alde batera utzita, zuri-gorriek lagunarteko partidak jokatu zituzten Frantzian, Ingalaterran eta Italian.
Partidak:
Uztailak 18 / Blas Infante (Ayamonte): SC Olhanense 1 – 3 Athletic Club
Uztailak 21 / Axa (Braga): Sporting Braga 1 – 3 Athletic Club
Uztailak 31 / Felix Bollaert (Lens): RC Lens 0 – 2 Athletic Club
Abuztuak 7 / Molineux (Wolverhampton): Wolverhampton 2 – 1 Athletic Club
Abuztuak 13 / Luigi Ferraris (Génova): Genoa CFC 1 – 0 Athletic Club
Abuztuak 22 / Angelo Massimino (Catania): Catania 0 – 3 Athletic Club
2011/12: Ez zen ‘stage’-ik egon
Marcelo Bielsaren aro zuri-gorrian, Athleticek kontzentraziorik ez egitea erabaki zuen, baina argentinarra lehoien buru izan zen lehen urtean Southamptoneko hiruren arteko txapelketa batean parte hartu zuen, Memorial Cup txapelketan, Werder Bremen alemaniarren eta etxeko taldearen aurka 45 minutuko partidetan garaipena lortuz. Bi aste geroago, Athletic Londresera joan zen Tottenhamen etxean lagunartekoa jokatzera, Gareth Bale eta Luka Modric, besteak beste, bere lerroetan izanda. Lehen zatia txukuna izan zen, San Joseren golarekin, baina bigarren zatian ‘spurs’-en indarra nagusitu zen.
Partidak:
Uztailak 23 / Saint Mary’s Stadium (Southampton): Werder Bremen 1 – 2 Athletic Club
Uztailak 23 / Saint Mary’s Stadium (Southampton): Southampton FC 0 – 2 Athletic Club
Abuztuak 6 / White Hart Lane (Londres): Tottenham Hotspur FC 2 – 1 Athletic Club
2012/13: Lezaman berriro
Bielsaren bigarren urtean ere ez zen maletarik egin behar izan Lezamatik kanpo denboraldia prestatzeko, baina ez ziren falta izan kanpoko aurkarien aurkako norgehiagokak balantze honekin: bi garaipen eta hiru porrot.
Partidak:
Uztailak 13 / Des Alpes (Grenoble): Olympique Lyonnais 1 – 2 Athletic Club
Uztailak 17 / Mohammed V (Casablanca): Raja Casablanca 3 – 1 Athletic Club
Uztailak 21 / Stadion Miejski (Wroclaw): PSV Eindhoven 1 – 0 Athletic Club
Uztailak 22 / Stadion Miejski (Wroclaw): Slask Wroclaw 0 – 1 Athletic Club
Uztailak 27 / André Darrigade (Dax): Lille OSC 3 – 1 Athletic Club
2013/14: Austria
Zuri-gorriek Austriako Alpeetako Leogang herrian egin zioten aurre denboraldiaurreko zatirik garrantzitsuenari, Ernesto Valverderen proiektuari forma emateko, Friburgo hiriko taldearekin indarrak neurtzeko irteera puntualarekin. Hain zuzen ere, hiru aurkariak alemaniarrak izan ziren, garaipen batekin eta golik gabeko bi berdinketekin.
Partidak:
Uztailak 20 / Kufstein Arena (Kufstein): Eintracht Braunschweig 0 – 4 Athletic Club
Uztailak 23 / Sportplatz Bürgerau (Saalfelden): TSG 1899 Hoffenheim 0 – 0 Athletic Club
Uztailak 27 / Mage Solar Stadion (Freiburg): SC Freiburg 0 – 0 Athletic Club
2014/15: Austria
Valverdek Austriako Tirolen aldeko apustua egin zuen berriz ere, abuztuaren 19an SSC Napoliren aurka Txapeldunen Ligako play offeko joaneko partida jomugan zuen denboraldia prestatzeko. Saalfelden herria kontzentrazio-leku izan zen uztailaren 27ra arte, eta, bitartean, hiru lagunarteko programatu ziren, lehenengoa exotiko samarra, Al-Hilal izan baitzen aurkaria, Saudi Arabiako talderik sarituena (0-3; Beñat, Aduriz, birritan). Bilbora itzultzean, lehoiek hiru hegaldi gehiago egin zituzten, bi Alemaniara eta beste bat Atenasera, Benfica, Borussia M ‘Gladbach (Adurizen ‘hat trick’ batekin) eta Olympiakosen zelaian garaipen garrantzitsuak lortuz.
Partidak:
Uztailak 19 / Sportzentrum (Wörgl): Al-Hilal Saudi FC 0 – 3 Athletic Club
Uztailak 23 / Sportzentrum (Wörgl): Athletic Club 2 – 1 SC Paderborn 07
Uztailak 27 / Sportplatz (Fügen): Athletic Club 2 – 2 Werder Bremen
Uztailak 31 / Saint-Léonard (Freiburg): Benfica 0 – 2 Athletic Club
Abuztuak 9 / Borussia Park (Mönchengladbach): Borussia MG 1 – 3 Athletic Club
Abuztuak 13 / Georgios Karaiskakis (Atenas): Olympiacos 0 – 0 Athletic Club
2015/16: Austria
Leogang aukeratu zuten neurketaz beteriko uda gorabeheratsua prestatzeko: Superkopako finala (partida bikoitzera), arrakastaz burutua, eta UEFA Europa Leagueko atarikoa, Inter Bakuren aurka, gero lehoiek ere ederto gainditu zutena. Nazioarte arloan, nabarmentzekoa Estatu Batuetara egindako bidaia, Boisera hain zuzen ere, non euskaldunen kolonia garrantzitsu bat ezarri den, Tijuana mexikarraren aurka jokatzeko, eta prestaketaren azken partidan, Athleticek, hain ohikoak ez zirenekin, galdu egin zuen Internazionaleren aurka Parmako Ennio Tardinin.
Partidak:
Uztailak 11 / Bischofshofen Sportplaz (Bischofshofen): FC Krasnodar 1 – 1 Athletic Club
Uztailak 14 / Steinberg Stadium (Leogang): Athletic Club 2 – 3 Greuther Furth
Uztailak 18 / Albertsons Stadium (Boise): Athletic Club 2 – 0 Club Tijuana
Abuztuak 8 / Ennio Tardini (Parma): FC Internazionale 2 – 0 Athletic Club
2016/17: Suitza
Valverderen azken denboraldia entrenatzaile zuri-gorri gisa bere bigarren aldian, UEFA Europa Leagueko multzoen fasean sartuta. Oraingo honetan Suitzako Saint Gallen herrian jokatu zen lehen lagunartekoa. Borussia Dortmund indartsua, Aubameyang eta Dembelerekin, besteak beste, mendean hartu zuen Athleticek Susaetaren gol bati esker. Ondoren, Alemaniara joan zen beste bi konpromiso jokatzera, berdinketa eta porrot batekin.
Partidak:
Abuztuak 9 / Kybunpark (Sankt Gallen): Borussia Dortmund 0 – 1 Athletic Club
Abuztuak 12 / Rhein-Neckar-Arena (Sinsheim): TSG 1899 Hoffenheim 1 – 1 Athletic Club
Abuztuak 14 / Veltins Arena (Gelsenkirchen): Schalke 04 3 – 2 Athletic Club
2017/18: Suitza
Crans Montana herri suitzarra lehoien kontzentrazio-leku izan zen prestaketa jarraitzeko, Kuko Ziganda aulkian zela. Lehen proba FC Basel Suitzako ligako txapeldunaren aurka izan zen, 3-2 galdu ondoren, baina ondoren zuri-gorriek FC Sion garaitu eta Fenerbahce SK turkiarrekin berdindu zuten. Dinamo Bucurestiren aurka UEFA Europa Leagueko 3. jardunaldia jokatu aurretik, Athleticek Brujasera bidaiatu zuen Club Bruggeri etxetik kanpo irabazteko, Europako txapelketetan klasikoa den taldeari, Raul Garciaren bi golekin (0-2). Abuztuaren 5ean, Errumaniako Dinamo garaitu ondoren, luxuzko norgehiagoka bat bizi izan zen Dublinen Liverpool handiaren aurka.
Partidak:
Uztailak 12 / Stade du Christ-Roi (Lens): FC Basel 3 – 2 Athletic Club
Uztailak 15 / Stade du Christ-Roi (Lens): FC Sion 0 – 2 Athletic Club
Uztailak 17 / Stade Municipal (Yverdon-les-Bains): Athletic Club 0 – 0 Fenerbahce SK
Uztailak 21 / Jan Breydel Stadium (Brujas): Club Brugge KV 0 – 2 Athletic Club
Abuztuak 5 / Aviva Stadium (Dublín): Liverpool FC 3 – 1 Athletic Club
2018/19: Herbehereak
Denboraldi-aurre honetako ‘stage’-a De Lutten egin zen, Eduardo Berizzoren aginduetara. Partida bakarra egon zen Herbehereetan, ondoren zuri-gorriek Duisburgoko txapelketan parte hartu baitzuten etxeko taldearen aurka berdinketa lortzeko eta Fulham talde ingelesaren aurka 3-1 galdu zuten. Abuztuan, Argentinako entrenatzaileak entrenatutakoak Alemaniara itzuli ziren, Opel Cup-erako gonbidatuta. 45 minutuko bi partida jokatu zituzten, golik gabeko berdinketarekin bukatuta, Fiorentina eta Mainz 05 taldeen aurka. Berdinketa lortzeko, italiarrei penaltietan irabazi zieten, baina ez etxeko taldeari. Alemanian beste bi lagunartekoek itxi zuten denboraldiaurrea Europan.
Partidak:
Uztailak 25 / SV De Lutte (De Lutte): ADO Den Haag 3 – 2 Athletic Club
Uztailak 28 / Schauinsland-Reisen-Arena (Duisburg): MSV Duisburg 1 – 1 Athletic Club
Uztailak 28 / Schauinsland-Reisen-Arena (Duisburg): Fulham FC 3 – 1 Athletic Club
Abuztuak 5 / Opel Arena (Mainz): ACF Fiorentina 0 – 0 Athletic Club
Abuztuak 5 / Opel Arena (Mainz): FSV Mainz 05 0 – 0 Athletic Club
Abuztuak 11/ HDI Arena (Hannover): Hannover 96 2 – 0 Athletic Club
Abuztuak 12 / WWK Arena (Augsburg): FC Augsburg 0 – 1 Athletic Club
2019/20 Alemania
Gaizka Garitanok 2018ko abenduaren hasieran (aurreko denboraldian) hartu zuen taldearen gidaritza, eta Alemaniako lurretan prestatu zuen taldea, Marienfelden hain zuzen ere. Biran bi partida aurkari izan zituen Athleticek, Paderborn (3-3) eta Borussia M ‘Gladbach (0-2; Iñaki Williams, Iñigo Córdoba). Abuztuan, Ingalaterran eta Italian bi proba zorrotz egon ziren, West Ham United eta Romaren aurka, eta emaitza berdinarekin bukatu zitren neurketak: 2-2.
Partidak:
Uztailak 27 / Energieversum Stadion (Gütersloh): SC Paderborn 07 3 – 3 Athletic Club
Uztailak 28/ Christopeit Sport Arena (Velbert): Borussia MG 0 – 2 Athletic Club
Abuztuak 3 / London Stadium (Londres): West Ham United 2 – 2 Athletic Club
Abuztuak 7 / Renato Curi (Perugia): AS Roma 2 – 2 Athletic Club
2020/21: Birarik eta kontzentraziorik gabe
Covid osteko denboraldia. Ez zen atzerrira joan. Superkopako tituluaren urtea izan zen Real Madrid eta FC Barcelona gaindituta.
2021/22: Suitza
Beste hitzordu bat Saint Gallen-en, bost urte geroago, bederatzi eguneko egonaldiarekin eta maila handiko aurkariekin. Aldez aurretik, lehenengoa zen errezena, Saint Gallen, baina Marcelinoren taldeak 2-1 galdu zuen. Beste bi lagunartekoen zeinua guztiz positiboa izan zen: 1-0 Dinamo Kyiv (I. Williams) eta 2-0 Haalanden Borussia Dortmundi (Raul Garcia, Vivian). Denboraldiaurreko partida guztiak atzerrian jokatu ziren. Aipamen berezia Liverpoolen aurka Anfielden berdindu zen norgehiagokari, Berenguerren golari esker.
Partiak:
Uztailak 17 / Kybunpark (St. Gallen): St.Gallen 2 – 1 Athletic Club
Uztailak 20 / Schützenwiese (Winterthur): Athletic Club 1 – 0 Dinamo Kyiv
Uztailak 24 / Kybunpark (St. Gallen): Borussia Dortmund 0 – 2 Athletic Club
Uztailak 31 / An der Alten Försterei (Berlín): Union Berlin 2 – 1 Athletic Club
Abuztuak 7 / St. Mary’s Stadium (Southampton): Southampton FC 1 – 3 Athletic Club
Abuztuak 8 / Anfield (Liverpool): Liverpool FC 1 – 1 Athletic Club