
Emakumezkoen taldeak denboraldiaurreko lehen lan saioa osatu du
Emakumezkoen taldeak denboraldiaurreko lehen lan saioa osatu du
Lehoiek 2022/2023 ikasturteko lehen saioa egin dute Lezamako soropilean, energia berrituekin eta Jon Uriarte lehendakariak helarazitako ilusioarekin
Gaur goizean Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du. Lezamak ateak ireki ditu eta hainbat athleticzalek zuzenean jarraitu nahi izan dute zuri-gorrien ikasturte berriaren hasiera. Klubeko Lehendakaria den Jon Uriartek, Nerea Ortiz lehendakariordeak eta Xabi Alvarez idaazkariordeak ez dute entrenamendua galdu nahi izan, eta babesa adierazi diete bertan izan diren jokalari eta talde teknikoari.
Iturregiren lan talde teknikoak berritasun bakarra du aurreko ikasturtearekin alderatuta. Orkatz Martinek Manex Sagarnaren lekukoa hartuko du atezainen (Quiñones eta Amaia Peñaren) agindupean. Berangokoarena ez da aurpegi berria, lehen taldeko atezainen eta bigarren taldeko atezainen buru izan baitzen 2010/2011 denboralditik 2014/2015 urtera arte. Aurretik, 2005/2007 bitartean, Athletic Clubeko Atezain Eskolan ere izandakoa da.
Arratsaldean, taldeak bigarren lan saioa osatuko du, gimnasioan eta zelaian lan egingo dute. Taldea bihar berriro entrenatuko da eta igandean atseden hartuko du astelehenean, hilaren 25ean, Boltañara abiatu aurretik.
Hauek dira denboraldiaurrea egiteko deituak izan diren jokalariak:
Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Marta Unzue, Yulema Corres, Leyre Monente, Oihane Hernandez, Irene Oguiza, Eunate Arraiza, Ane Azkona, Itxaso Uriarte, Paula Arana, Ainhize Barea, Mariasun Quiñones, Mariana Cerro, Naia Landaluze, Amaia Peña, Nerea Nevado, Bibiane Schulze, Sara Ortega, Amaia Martinez, Jone Amezaga, Alejandra Estefania, Paula Esteban eta Claudia Fernandez.
Clara Pinedo, Ane Elexpuru eta Maite Zubieta, Espainiako 20 urtez azpiko selekzioarekin kontzentratuta daudelarik, Costa Ricako 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan parte hartu ostean itzuli eta lehen taldearen entrenamentuetara batuko dira.