
Lehen taldea |
Sarrerak CD Mirandes-Athletic Club partidarako
Sarrerak CD Mirandes-Athletic Club partidarako
Uztailaren 31n, igandea, Anduvan jokatuko den lagunartekorako eserlekuen inguruko informazioa
Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko du igande honetan (uztailak 31) CD Mirandesen aurka Anduvan, 19:30etik aurrera.
Partidarako sarrerak salgai daude dagoeneko Mirandako taldearen denda ofizialean, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera (10:00-13:30 eta 17:00-20:00), eta larunbatean (11:30etik 13:30era). Online salmenta eskuragai dago.
Sarreren prezioa honakoa izango da:
- Harmaila Nagusia (20 euro)
- Harmaila Orokorra (15 euro)
- Ipar Harmaila (10 euro)
- 15 urte azpitik (5 euro).