Athletic Club-RCD Mallorca partidarako sarreren salmenta

Athletic Club-RCD Mallorca partidarako sarreren salmenta

Salgai LaLiga 2022-23ko lehoien estreinaldirako sarrerak: San Mamesen, abuztuaren 15ean, 17:30ean

Abuztuaren 15ean (17:30ean) Athletic Clubek RCD Mallorcaren aurka San Mamesen jokatuko duen estreinaldiko partidarako sarrerak abuztuaren 2tik aurrera daude eskuragai webgune zuri-gorrian. 

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak abuztuaren 14an (igandea), 10:30etik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara, eta partdia eguneko astelehenean bertan, 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, dokumentu erantsian. 

* Uztailak 30 eta 31ean, Club Athleticeko kideek bi sarrera erosi ahal izango dituzte lehentasunez (horietako bat infantila izateko aukerarekin, prezio murriztuan*).