Valverdek 18 jokalari deitu ditu Mirandarako

Valverdek 18 jokalari deitu ditu Mirandarako

Newcastleko atzoko lagunartekoaren ondoren, Athleticek beste hitzordu bat du gaur arratsaldean Mirandesen aurka (19:30ean

Athletic Clubek asteburuko bigarren lagunartekoa jokatuko du gaur arratsaldean Anduvan. Partida arratsaldeko 19:30ean hasiko da, CD Mirandesen aurka.

Ernesto Valverdek 18 jokalari deitu ditu neurketarako: Alex Padilla, Ander Iru, Petxarroman, Vivian, Dani García, I. Lekue, Vencedor, Zarraga, Villalibre, Capa, Guruzeta, Paredes, N. Williams, Nolaskoain, Morcillo, Serrano, Luis Bilbao eta Malcom.