"Erregulartasunari eutsi nahi diot eta hazten jarraitu"
Lehen taldea

"Erregulartasunari eutsi nahi diot eta hazten jarraitu"

Liga hasteko aste baten faltan, Mikel Vesga pozik agertu da bere errendimenduarekin, eta taldearen sentsazioak orokorrean oso onak direla nabarmendu du

2022ko abu. 3a

Mikel Vesgak komunikabideen galderei erantzun die Lezamako prentsa aretoan, Ernesto Valverderen aginduetara goizeko entrenamendua burutu ondoren. Denboraldiaurreko balorazio baten inguruan galdetuta, erdilariak esan du: "Taldea ondo ikusten dut, gogotsu eta konfiantzarekin. Uste dut azkar eta ondo egokitzen ari garela entrenatzaileak eskatzen dizkigun kontzeptu berrietara".

Arlo pertsonalari dagokionez, Vesga pozik dago prestaketa-aste hauetan izan duen parte-hartzearekin: "Denbora daramat posizio honetan jokatu gabe, baina oso gustura nago, konfiantzarekin. Denboraldian zehar erregulartasunari eusteko eta hazten jarraitzeko lan egiten dut. Uste dut lortzen ari naizela". 

Gasteiztarrak duela sei urte egin zuen debuta Athleticekin, Ernestoren aginduetara, hain zuzen ere: "Valverde oso gertuko entrenatzailea da, eta taldeak oso gustura egiten du lan berarekin. Gora joan gaitezen gustatzen zaio, aurkariaren zelaian joka dezagula. Kontzeptu berriak landu ditugu presioan eta jokoaren metodoan". 

Ostiraleko Realaren aurkako derbiari dagokionez (20:45etik aurrera Lasesarren jokatuko den Euskal Herria Txapelaren finala), Vesgak adierazi du: "Ziur nago oso partida polita izango dela guztiontzat. Derbia beti da berezia, eta Liga hasteko aste baten faltan, oso partida emankorra izango dela uste dut". 

+
Informazio gehigarria