Athletic Club-Valencia CF partidarako sarrerak salgai

Athletic Club-Valencia CF partidarako sarrerak salgai

Abuztuaren 21ean, igandean, 17:30ean San Mamesen jokatuko den Ligako 2. jardunaldirako sarrerak salgai

Abuztuaren 21ean (17:30ean) Athletic Clubek Valencia CFren aurka San Mamesen jokatuko duen partidarako sarrerak abuztuaren 8tik aurrera daude eskuragai webgune zuri-gorrian. 

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak abuztuaren 20an (larunbata), 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta partida egunean bertan, 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez, hauek agortu arte.

* Abuztuaren 6an eta 7an, Club Athleticeko kideek bi sarrera erosi ahal izango dituzte lehentasunez (horietako bat infantila izateko aukerarekin, prezio murriztuan*).