Nico Serrano, CD Mirandesera utzita

Nico Serrano, CD Mirandesera utzita

Jokalari zuri-gorriak Anduvan jokatuko du Joseba Etxeberriaren aginduetara denboraldi honetan zehar

Athletic Clubek eta CD Mirandesek akordioa lortu dute Nico Serrano jokalari zuri-gorriak utzita joka dezan denboraldi honetan zehar LaLiga Smartbankeko taldean.

Harrobiko jokalaria, bigarren taldeko fitxa izan arren, lehen taldeko dinamikan aritu zen aurreko denboraldi osoan, debuta egin eta lehoi gisa bere lehen gola egitea ere erdietsi zuen. Guztira, 17 partida jokatu zituen Marcelinoren aginduetara, LaLiga, Kopa eta Superkoparen artean. Bilbao Athleticekin 16 partida jokatu eta hiru gol garrantzitsu sartu zituen, taldea Primera RFEF mailan mantentzen lagundu zutenak.

Iruindarra 2018-19 denboraldian iritsi zen Lezamara gazte mailan. Talde zuri-gorriko lehen talde horretan 14 gol sartu zituen jokatutako 19 partidetan, eta harrobiko bigarren taldearekin debuta egin zuen. Bere bigarren urtean, Joseba Etxeberriaren Bilbao Athleticeko jokalari finkoa izatera pasa zen, eta orain teknikari berarekin Anduvan elkartuko da.