Emakumezkoen taldeak UDG Tenerifen aurka La Palmeran hasiko du liga

Emakumezkoen taldeak UDG Tenerifen aurka La Palmeran hasiko du liga

Athletic Clubek irailaren 11n emango dio hasiera denboraldiari Kanariar lurraldean eta maiatzaren 21ean itxiko du kurtsoa etxean Villarreal CF-en aurka

Athletic Clubek UDG Tenerife izango du aurkari 2022/23ko ligako lehen jardunaldian. Norgehiagoka, orain artean, talde zuri-gorria garaipena eskuratzeko gai izan ez den La Palmera zelaian jokatuko da, irailaren 11-ko asteburuan. Azken partida, aldiz, Lezaman jokatuko da, maiatzaren 21ean, Villarreal CF taldea izango dute aurkari.

Lehoiek, gainera, urria ere gogorra izango dute: Levante UD taldearen aurka jokatuko dute 3. jardunaldian; ostera, Real Madril eta FC Barcelona hartuko dituzte 4. eta 5. jardunaldietan Lezaman. Ondoren, urteko lehen derbia jokatuko du Ibaian Alavesen aurka 6. jardunaldian eta Atletico Madril izango da zuri-gorrien instalazioak bisitatuko dituena zazpigarren jardunaldian.

Euskal derbiei dagokienez, Athletic Club - Reala azaroaren 20ko asteburuan jokatuko da lehendabizi eremu zuri-gorrian, eta itzulerakoa 2023ko apirilaren 2an. Aldiz, Alavésen aurkako itzulerako partida 25. jardunaldian jokatuko da Lezaman (apirilak 16).