Muniain 500 partiden klubera sartu da

Muniain 500 partiden klubera sartu da

Kapitain zuri-gorria, bizitza osoa Lezaman daramana, talde zuri-gorriaren historian elastiko zuri-gorriarekin 500 partida jokatu dituen seigarren lehoia da

Iker Muniainek Athleticekin 500 partida ofizialeko marka bete du, Real Mallorcaren aurka San Mamesen jokatutako neurketan hasieratik zelairatu ostean. 29 urterekin, erdilari nafarra zuri-gorriz jantzita 500 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten sei jokalarien multzora sartu da: Iribar (614), Rojo I (541), Etxeberria (514), Iraola (510) eta Susaeta (507).

Hemezortzi urte daramatza Iker Muniainek Lezaman, Athletic Cluben. Muniain hamabi urte zituenean heldu zen klubera Txantreatik haur mailan, bertam futbolari eta pertsona gisa haziz eta helduz. Athleticeko egungo kapitaina munduko harrobi garrantzitsuenetako eta ezagunenetako batek landu du, Lezamak, alegia. 2009ko uztailaren 30ean jokatu zuen lehen partida ofiziala Athleticekin San Mamesen Young Boysen aurka, 2009/10 denboraldiko Europa Ligako atariko joaneko partidan bigarren zatian berdegunera jauzi egin ondoren.

San Mamesek Muniain omendu zuen RCD Mallorcaren aurkako neurketaren amaieran, eta eskerrak eman zizkion 500 bat partidatan kapitainak erakutsitako konpromisoagatik. Ateratako pankartan, "Eskerrik asko" hitza irakur zitekeen harrobiko jokalari zuri-gorriren irudi batekin batera, 2021ean irabazitako Superkopa altxatuz.

Hamalau denboraldi geroago, belauneko bi lesio garrantzitsu tarteko, 500 partidako marka biribil honetara iritsi da. Athleticen ‘10’ zenbakiak 71 gol sartu ditu guztira LaLiga, Kopa, Txapeldunen Liga eta Europa Leagueren artean.

Athletic Clubeko elastikoa jantzita Muniainek Klubean jokatutako partida ofizialen zenbakiak, txapelketaren arabera:

•    LaLiga: 384
•    Txapeldunen Liga: 7
•    Europa League: 54
•    Kopa: 50
•    Superkopa: 4

Athletic Clubekin 500 neurketa ofizial edo gehiago jokatu dituzten sei jokalarien zerrenda:

•    Jose Angel Iribar: 614
•    Rojo I: 541
•    Joseba Etxeberria: 514
•    Andoni Iraola: 510
•    Markel Susaeta: 507
•    Iker Muniain 500