Partida Aurrekoa: Athletic Club-RCD Mallorca (LaLiga 1. J)

Partida Aurrekoa: Athletic Club-RCD Mallorca (LaLiga 1. J)

Lehoiek ilusio berrituekin irekiko dute 2022/23 denboraldi berria eta LaLigako estreinaldian hiru puntu lortzea espero duen San Mames izango du lagun

Denboraldiaurrea amaituta, Athleticek ilusioz gainezka egingo dio aurre 2022/23 ikasturte berriko lehen partidari, 17:30etik aurrera. Aurpegi berriak izango dira klubaren zuzendaritzan, erakundean eta kirol arloan, eta lehoiek udako partidetan lortutako sentsazio onak praktikan jartzeko gogoz ekingo diote urteko lehen jardunaldiari.

Javier Aguirrek zuzentzen duen RCD Mallorca taldea izango dute aurrean. Balearrek ez dute porrotik jaso jokatu dituzten prestaketa neurketetan. Gainera, aurreko denboraldiko bizkarrezurra mantentzea erdietsi dute: Muriqi erasoko erreferentzia nagusia da; Battaglia, ardatza euskarrian, eta Maffeo, hegalean. Horretaz gain, udan bi fitxaketa nabarmen egin dituzte. Rajkovic atezain serbiarrak eta Copete erdiko atzelariak indartu dute RCD Mallorca taldea.

Zuri-gorriak denboraldiko lehen hiru puntuak batzen eta Katedralari denboraldi zoragarria izan daitekeela sinestarazten saiatuko dira.


Deialdia

Ernesto Valverdek hirugarren aroa hasiko du gaur Athletic Clubeko entrenatzaile gisa. Honako hau da teknikariak eskaini duen lehen zerrenda ofiziala.

Unai Simon, Iru, Padilla, Morcillo, Vivian, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani Garcia, I. Lekue, Vencedor, Yuri B., De Marcos, Zarraga, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Nolaskoain, Luis Bilbao, Malcom, Paredes.

Valverde


Errepasatu hemen balearren eta bilbotarren arteko lehiaren atarian Valverdekin eginiko adierazpenak.

Aurkaria

1916an sortu zen, eta mendeurreneko klub bat izango dugu aurrez aurre, Balear Uharteetako zaharrena. Bigarren Mailatik denboraldi honetan igo den arren, Lehen Mailan jokatzen duen hogeitabederatzigarren aldia da honako. Lehen urte gorabeheratsuen ondoren, talde bermelloarrak askotan galdu zuen maila, eta 1997/98 denboraldian bere mailarik onena berreskuratu zuen, LaLigan 16 denboraldi jarraian eman zituen. Zalantzarik gabe, urterik onenak izan ziren. Igo berriak, bosgarren postuan amaitu zuten eta birritan (1998/99 eta 2000/2001) hirugarren postua lortu zuen ere, Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatuz. Ez hori bakarrik, RCD Mallorcak Errege Kopa bat du bere palmaresean (2002/2003) eta nazioarteko txapelketako final bat jokatu zuen ere. 1998/1999 denboraldian, 1-2 galdu zuen Lazio italiarraren aurka.

Estadistikak

Ligan lehen aldiz jokatu zutenetik, 1960-61 denboraldian, RCD Mallorcak eta Athletic Clubek 58 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta talde zuri-gorriak balantze positiboa izan du: 28 partida irabazi dituzte, 13 berdindu eta 17 galdu.


Katedralean jokatutako partidei dagokienez, lehoiek aldeko balantzea dute: 21 partida irabazi dituzte, hiru berdindu eta bost galdu.

Bermelloien eta zuri-gorrien arteko azken bost partidetako datuek erakusten dutenez, zuri-gorrien etxea zelai zaila da balearrentzat. Katedraleko azken bisitetan RCD Mallorcak ezin izan du punturik batu.


RCD Mallorcaren aurkako estatistika garatuak kontsultatu. 

Athleticzales munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.