Zatoz San Mamesera!

Zatoz San Mamesera!

Bazkide eta Gazte Abonoa gisa duzun konpromisoa ezinbestekoa da Katedrala betetzeko. Ezin bazara etorri, laga zure txartela Klubak emandako hiru aukeretako baten bidez

Athletic Clubeko 43.000 bazkideen eta 2.000 Gazte Abonoen babesa erabakigarria da San Mamesen, eta etxeko jardunaldi bakoitzean erakusten duten konpromisoa, gure jokalarientzako aparteko bultzada. Astelehen honetan, abuztuak 15, RCD Mallorcaren aurka 2022/23 Ligari ekitearekin batera (17:30ean), denboraldi zirraragarria hasiko da, eta harmailen zuri-gorrien laguntza inoiz baino garrantzitsuagoa izango da.

Edozein arrazoirengatik San Mamesera joaterik ez baduzu, laga iezaiozu zure eserlekua beste athleticzale bati, gure lehoiak ahalik eta babes gehien izan dezaten. Hauek dira horretarako dauden hiru aukerak:

•    Utziozu zure bazkide txartel fisikoa beste athleticzale bati
•    Utziozu zure bazkide txartel digitala beste pertsona bati app ofizialaren bitartez
•    Utziozu zure bazkide txartela Klubari. 

Zure bazkide-txartel digitala beste pertsona bati utzi, app ofizialaren bidez
Sartu app ofizialeko 'Txartela' atalean zure bazkide-kodearekin eta PIN zenbakiarekin. Bertan, partidarako lagapena egin ahal izango duzu 'txartelaren kudeaketa' botoian klik eginez. Athleticzalearen izena eta helbide elektronikoa sartu eta lagapena berretsi ondoren, pertsona horrek lagapena onartzeko jarraibideak jasoko ditu*.

App ofiziala deskargatu: Android / IOS

* Lagapena partida hasi baino 2 ordu lehenago egin eta baliogabetu daiteke. Gonbidatuak partida hasi aurretik onartu behar du lagapena. Hala ez bada, bazkide-txartela gaitasunik gabe geratuko da partida horretarako.

Zure bazkide txartela Klubari utzi
Esteka honetan sartuta, kodea eta PIN zenbakia erabiliz eta ASKATU botoia sakatuz, bazkideek beren txartelak Klubari utzi ahal izango dizkiote, beren eserlekua askatzeko eta beste athleticzale batek sarrera erosi eta San Mamesen egoteko aukera izan dezan. Aukera hau erabiltzen duten bazkideek, eta beti ere euren eserlekua saltzen baldin bada, salmenta prezio garbiaren (BEZa kenduta) %50 eskuratuko dute.

Athletic Club – RCD Mallorca partidarako nire txartela Klubarutzi. 

ZATOZ SAN MAMESERA! Zure konpromisoa ezinbestekoa da. Eserleku bat, athleticzale bat!