Erregelamendu Organikoaren proiektua, Bazkideen txokoan

Erregelamendu Organikoaren proiektua, Bazkideen txokoan

Irailaren 14ra arte zabalik dago Batzarraren eta Zuzendaritza-Batzordearen funtzionamendua arautzen duen dokumentuari alegazioak aurkezteko epea, eta Batzarrak bozkatuko du

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak bazkideen eskura jarri du Estatutu Sozialak garatzeko bederatzi araudietako lehenengoaren proiektua. Arautegi horiek Bazkide Konpromisarioen Batzarrari helarazi beharko zaizkio, 2025eko abenduaren 21a baino lehen onar dezan. Batzarraren eta Zuzendaritza-Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudia da.

Dokumentua Bazkideen Txokoan dago jada, eta horrekin irailaren 14ra arte zabalduko da alegazioak aurkezteko epea. Bazkideek Txokotik bertatik bidali ahal izango dituzte alegazioak, eta bertan beste bazkide batzuen proposamenak ikusi ahal izango dituzte, Estatutuen Erreformarekin gertatu zen bezala. Ondoren, urriko Ohiko Batzar Nagusian aurkeztu eta bozkatuko da.

Erregelamenduak onartzeko prozesua bizkortzeko konpromisoa irmoa da, eta Zuzendaritza-Batzordeak 2023an zehar beste lau erregelamendu aurkeztuko dizkio Batzarrari, eta gainerakoak 2024an. Horiek horrela, Estatutua garatzeko prozedura epemuga baino urtebete lehenago amaituko da.