Cadiz CF-Athletic Club neurketarako sarrerak

Cadiz CF-Athletic Club neurketarako sarrerak

Cadiz CF taldeak sarrerak eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko

Cadiz CF taldeak 400 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi. Sarrerak erosi nahi dituzten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke abuztuaren 18tik, osteguna, 18:00etatik, abuztuaren 22ra arte, astelehena, 10:00etara. Beharrezko balitz, zozketa egingo litzateke.

Sarreren prezioa 60 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere.
Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.