
Emakumezkoena |
Prestaketako seigarren partidarako zelai-aldaketa
Prestaketako seigarren partidarako zelai-aldaketa
Madril CFF-k jakinarazi du Fernando Torresen jokatu behar zen partida ezin izango dela Fuenlabradan jokatu
Gaur arratsaldean, Athletic Clubek jakin du 20:00etan Fuenlabradako Fernando Torres Estadioan jokatu beharreko lagunarteko partida ez dela Fuenlabradan jokatuko. Madril CFF-k jakinarazi du belar naturaleko zelaia ez dela egokia norgehiafoka jokatzeko.
Horrela, neurketa ordu berean jokatuko da, baina Alcorconeko Santo Domingo estadioaren zelai gehigarrietan (belar naturaleko zelaia). Hasiera batean, Fuenlabran jokatu beharreko partidarako sarrera irekia zen, baina lokalizazio aldaketarekin dema ateak itxita jokatzera behartu du.