Club Athletic: Athletic Club - RCD Espanyol partidarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club - RCD Espanyol partidarako sarrerak

Club Athletic kideek LaLigako laugarren jardunaldiko partidarako sarrerak eros ditzakete, igandera arte era esklusiboan. Salmenta orokorra abuztuaren 22an, astelehena, hasiko da

2022-23 LaLigan jokatuko duen laugarren partidarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek (irailaren 4an, igandea, RCD Espanyolen aurka, 16:15ean) dagoeneko eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Clubeko sarreren webgunearen bitartez. Salmenta esklusiboa abuztuaren 20an (larunbata) eta 21ean (igandea) 00:00ak arte egongo da zabalik.

Bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan*), eskuragarritasuna agortu arte.

CLUB ATHLETIC SALMENTA ESKLUSIBOA

Gazte Abonoaren hasierako zozketan sarituak izan ez diren pertsonek, bai eta saridunak izan arren Gazte Abonoa kontratatu ez dutenek eta Club Athleticen alta eman dutenek ere, lehentasunez, Athletic Cluben Sarreren Webgunearen bidez, Ipar Beheko Harmailan eros ditzakete sarrerak. Salmenta esklusiboa abuztuaren 20tik (larunbata) partida egunera arte edo sarrerak agortu arte egongo da irekita.

CLUB ATHLETIC GAZTE SALMENTA ESKLUSIBOA

Salmenta orokorra abuztuaren 22an, astelehenan, irekiko da.

* Horretarako, Sarreren webgunean gaitutako botoia sakatu eta haien eserlekuak hautatu behar dituzte; kredentzialak balidatu ondoren, haurren sarrera hautatu ahal izango dute, prozesuaren azken urratsean 'Club Athletic esklusiboki sustatzea' sakatuta eta 'HAURREN kodea' sartuta.