
Informazio erabilgarria: Athletic Club - Valencia CF
Informazio erabilgarria: Athletic Club - Valencia CF
San Mamesera joango direnek aintzat izan behar dituzten datuak, 2022-23 LaLigako bigarren jardunaldirako, igande honetan, 17:30ean
San Mamesen jokatuko da igande honetan (17:30ean) Athletic Cluben eta Valencia CF-ren arteko 2022-23 denboraldiko bigarren jardunaldia. Jarraian, Katedralera hurbilduko diren guztiek aintzat izan beharko lituzketen hainbat xehetasun zerrendatuko ditugu:
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 16:00etatik aurrera izango dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. Partidaren atarian, Markel Susaetak garaikur bat emango dio Iker Muniaini, Athletic Clubekin jokatu dituen 500 partida ofizialengatik. Beraz, neurketara etorriko direnei denboraz bertaratzeko eskatzen diegu, kapitain zuri-gorriaren omenaldian parte ahal izateko.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko dokumentua bazkide txartela izango da, fisikoa edo digitala, eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte.
Sarreren salmenta
Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi honetan egongo dira irekita:
• Abuztuak 20, larunbata, 10:30etik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara.
• Aabuztuak 21, igandea, 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik aurrera.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak lau sarrera baino ezingo ditu erosi pertsona bakoitzeko, agortu arte.
San Mames BAT sarrerak
Halaber, San Mameseko erdiko eraztunean, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko Matchday Experience sarrerak salgai daude (partida hasi baino 24 ordu lehenago arte).
San Mames BAT sarrerak online erosi
Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean kokatuta) 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik, etenik gabe.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu Geuria!-n, San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure tabernan, 13:00etatik aurrera, gaurko partidaz edari eta janari eskaintza anitzarekin eta lehia pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.
La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 14:00etara izango da zabalik, pintxo eta edari zerbitzuarekin.
AC Museoa eta Tour San Mames
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 14:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 12:45ak arte bakarrik egin ahal izango da.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Valencia CF

