
“Sentsazio positiboei segida eman behar diegu”
“Sentsazio positiboei segida eman behar diegu”
Ernesto Valverderen ustez, bihar aurrean izango dugun Valentzia CF taldeak "aldaketa bat izan du joko estiloan"”
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak bihar Valentzia CFren aurka 2022-23 denboraldiko bigarren jardunaldian jokatu aurretik komunikabideek egin dizkioten galderei erantzun die. Entrenatzaile zuri-gorriarentzat garrantzitsua izango da "taldeak joan den jardunaldian utzitako sentsazio onak zaintzea eta segida ematea": "Gure ideia da San Mamesen azken partidan izan genituen sentsazioak mantentzea. Gauza positibo asko izan genituen, eta horiei heldu behar diegu eta zaindu egin behar ditugu. Batez ere, abagune asko izatea golak egiteko aukera gehiago izateko. Defentsarako sendotasuna ere garrantzitsua izango da ".
Entrenatzaile zuri-gorriaren ustez, Valentzia CF-k denboraldi honetan Gattuso aulkira iritsi denetik estilo aldaketa izan du: "Talde ezberdin baten aurka jokatuko dugu. Joko estiloa aldatu duen taldea da. Gaur egun, baloia atzetik atera eta kontraeraso azkarrak egiten saiatzen da. Kontuan hartu beharreko aurkaria da, eraso-maila handia duena. Ondo eutsi beharko diegu eragozpenei, ez diote erasora joateari uko egingo".
Azkenik, azken jardunaldian golik sartu ez izanaz galdetuta, honako hau erantzun du Valverdek: "Taldean argi dugu: talde gisa, gure betebeharra gol egoera asko sortzea da, zenbat eta gehiago, hobeto. Gol aukera pilaketen barruan, gure jokalariak seguruagoak dira, golak egiten dituzten jokalariak direlako. Jarraitu egin behar dugu, egon daitezkeen iruzkinetatik aldendu eta geurean zentratu; taldea indartzen eta aurkaria presionatzen saiatu behar dugu, aukerarik ez eman, talde solidarioa izan eta goian gol egoerak sortu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Valencia CF

