Aste Nagusi zuri-gorria
Mende honetako Bilboko Aste Nagusian lehoiek izan dituzten partidarik aipagarrienak eta gogoratuenak errepasatuko ditugu
Esperotako Bilboko Aste Nagusia bueltan da. Aste oso berezia izango da azken bi urteetan ezin izan baitira ospatu bilbotarrek hainbeste maite ditugun egunak. Athleticekin ere harreman estua duen jaieguna da. Historian zehar, athleticzaleek une ahaztezinak izan dituzte Bilboko Aste Nagusian. Egun berezi hauek direla eta, mende honetan ospakizun garai honetan izandako lehia garrantzitsuenetako batzuk errepasatu nahi izan ditugu.
Athleticek askotan neurtu ditu indarrak Realarekin txapelketaren hasierako jardunaldian. Ordena kronologikoan, lehen hitzorduak 2001eko abuztuaren 26ra garamatza. Lehoiek garaipen ederra lortu zuten Realaren aurka (1-3) 2001-02 LaLigako lehen jardunaldian. Ismael Urzaizek, Julen Guerreroren erdiraketarekin, markagailua ireki zuen. Dmitri Khokhlovek partida berdintzea lortu zuen eta bi taldeak banakoarekin iritsi ziren atsedenaldira. Berrekitean, Tikok, ohituta gintuen eskuinkada bortitz batekin, eta berriz ere Urzaizek, 2001eko Aste Nagusiaren azken egunari amaiera ezin hobea eman zioten.
Berriro ere, gure hurrengo geldialdiak talde txuri-urdinaren aurkako norgehiagoka batean kokatzen gaitu, 2005eko abuztuaren 27an. Oraingoan, San Mamesen, talde zuri-gorriak 3 goleko aldearekin irabazi zion atsedenaldira arte irautea lortu zuen Realari, baina ezin izan zuen zuri-gorrien haize ufada geldiarazi. Fran Yestek, aldageletatik itzuli eta bi minutura, beheko jaurtiketa batekin lehen gola sartu zuen, eskuineko hankarekin. Fernando Llorentek bigarrena egin zuen eta Luis Prietok hirugarren gola erdietsi zuen derbian garaipena ziurtatzeko.
Etxeko txapelketaz harago, Athleticek Aste Nagusian Europako Txapelketetako norgehiagokak ere jokatu izan ditu. Joaneko partida 2009ko abuztuaren 20an jokatu zen, eta 3-2ko emaitzarekin bukatu zen Tromsø IL taldearen aurkako neurketa, Joaquin Caparrosek zuzentzen zuen taldearen alde: lehoiek bi aldiz irauli behar izan zuten markagailua. Talde norvegiarrak zailtasun handiak jarri zizkion Athletici Europa Ligako multzoen faserako txartela ematen zuen kanporaketan.
San Mamesen, norvegiarrak aurreratu ziren Morten Moldskreden bitartez eta Javi Martinezek penaltiz berdindu zuen. Norgehiagoka azken txanpan sartu zen eta bisitariek Gorka Iraizoz ezustean harrapatu zuten 78. minutuan. Egoera zaila zen lehoientzat, baina Oscar De Marcos (86') eta Fernando Llorenteren (90') golei esker kanporaketa gainditzeko gai izan ziren. Azken hasperenean izandako iraultzea Norvegiara abantailarekin joateko aukera eman zuen, non azken berdinketaren ondoren sailkapena lortuko zen (1-1).
2013ko abuztuaren 23an, Aste Nagusian, hiru puntu lortu ziren LaLigan Osasunaren aurka. Hala ere, ezohiko garaipena izan zen, partida Anoetan jokatu baitzen, Athletic Club etxeko taldea zela. San Mames berria lehen partidarako prestatzen ari zela (irailaren 15ean RC Celtaren aurka), Athleticek mendean hartu zuen talde gorritxoa De Marcosek eta Arribasek bere atean sartutako golei esker. Garaipen horrek lidergoa ekarri zion talde zuri-gorriari, bi partidatan bi garaipen lortuta, taularen goreneraino igo zen. Athleticzaleen zati handi bat Donostiara joan zen eta ondoren Bilbon ospatu zuten garaipena.
Txapeldunen Ligak ere bere lekua izan zuen 2014ko Aste Nagusian. Aurreko denboraldian egindako lan onaren ondoren, Athletic Clubek Napoliri bisita egin zion Txapeldunen Ligako multzoen faserako txartela ematen zuen aurreko kanporaketan. Muniainek area kanpotik sartutako golak, gero Higuainek berdindu zuenak, kanporaketa berdinduta utzi zuen itzulerako partidari begira. Itzulerako partida irabazi zuen Athleticek, San Mamesen, txapelketa kontinentalerako txartela lortzeko balio izan zuen neurketa izan zen hura.
Azken minutuan egindako golek zapore berezia dute. Iker Muniaini esan diezaiotela 2018ko Aste Nagusian hiru puntuak eman zizkiola Athletici. Erabateko estasi gaua bizi izan zuen partida amaitzear zegoenean, Kapitainak Pichu 'Cuellar gainditu zuen San Mamesen puntuak uzteko, 2018ko abuztuaren 20an. Aurretik, Peru Nolaskoain lehen mailan golegile gisa estreinatu zen.
Amaitzeko, gure historiako une historiko bat ekarriko dugu gogora, athleticzaleek 2019ko Aste Nagusira gozatzen hasi ziren egunekoa. Abuztuaren 16ko gauean, txupinazoaren aurreko ostiralean, Aritz Adurizek ‘chilena’ mitikoa oparitu zigun, Athleticeko elastiko zuri-gorriarekin aurrelariaren azken gola izan zena. Hilaren 20an, jai astea ordu batzuk lehenago inauguratu nahi izan zuten, FC Bartzelona Ligako txapelduna gainditzeko.