
Partida aurrekoa: Athletic Club-Valencia CF (LaLiga 2.J)
Partida aurrekoa: Athletic Club-Valencia CF (LaLiga 2.J)
2022ko Aste Nagusian murgilduta, lehoiek talde valentziarra hartuko dute, zaleei denboraldiko lehen garaipena eskaintzeko asmoz
Pizgarri askoko partida izango da gaurkoa San Mamesen. Athletic Clubek Valencia CF hartuko du, denboraldiko lehen garaipena lortzeko asmoz. 17:30etik aurrera, Aste Nagusian murgilduta eta horrek dakarren jai giroarekin, lehoiek orain arte erakutsitako merituak berretsi eta jarraipena emango dien garaipena eskaini nahi diete athleticzaleei.
Horretarako, Ernesto Valverderen mutilek talde valentziarra mendean hartu beharko dute, zuri-gorriek bezala Gattusoren etorrerarekin aulkian zuzendaritza ere aldatu baitu duena, eta horrekin batera, bere joko proposamena. LaLigko lehia klasiko eta historikoa, Katedralean futboleko arratsalde handi bat emango diguna.
Deialdia
Ernesto Valverdek Valencia CF-ren aurkako partida jokatzeko honako zerrenda hau osatu du. Iñigo Martinez, Julen Agirrezabala eta Mikel Balenziaga, min hartuta, baja dira. Lehoikumeei dagokienez, Iruk eta Paredesek bakarrik errepikatzen dute teknikari zuri-gorriaren deialdian.
Valverde
Hona hemen Ernesto Valverderen adierazpenak osorik, bilbotarren eta valentziarren arteko norgehiagokaren atarian.
Aurkaria
1919ko martxoaren 18an sortua, gaur aurrez aurre daukagun arerioa laugarren postuan dago LaLigako sailkapen historikoan, maila goreneko 90 edizioetatik 86 jokatu dituelarik. Espainiako laugarren taldea da nazioarteko tituluei dagokienez (7) eta garaikur gehien dituen bosgarren kluba, 23rekin guztira: sei Liga, zortzi Errege Kopa, Espainiako Superkopa bat, Eva Duarte Kopa bat, UEFA Kopa bat, bi Copa de Ferias, bi Europako Superkopa, Europako Errekopa bat eta Intertoto Kopa bat. Gainera, Valentziako taldea bi aldiz izan da Txapeldunen Ligako finalista, 2000. eta 2001. urteetan.
Che taldeak hainbat berritasun dauzka denboraldi honetan. Gattuso aulkira iritsi eta zenbait fitxaketa egin izanak (Samu Castillejo, Samu Lino, Nico Gonzalez) ilusio berriak ekarri dizkiete valentziarrei. Gainera, LaLigako lehen jardunaldian garaipena lortu zuten Girona FC taldearen aurka.
Estatistikak
1931-32 denboraldian LaLigan jokatu zuten lehen partidatik, Athleticek eta Valencia CFk 174 partida jokatu dituzte guztira, eta lehoiek balantze negatiboa izan dute: 62 garaipen, 45 berdinketa eta 67 porrot.
Katedralean jokatutako partidei dagokienez, Athleticek aldeko zenbakiak ditu 49 garaipen, 21 berdinketa eta 17 porrotekin.
Bi taldeek San Mamesen jokatu dituzten azken bost norgehiagokei erreparatuz, zuri-gorriek ezin izan dute Valentziako taldea garaitu, porrot batekin eta lau berdinketarekin, baina egia da lehoiek sari hobea merezi izan dutela zenbait partidatan.
Valencia CF-ren aurkako estatitistika guztiak kontsultatu.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Valencia CF

