Alberto Martin lehoi ohiaren heriotza
Juventusen aurka UEFAko txapeldunorde izan zen taldeko erdilaria, hiru urtez aritu zen lehen taldean eta gero mito bihurtu zen Malagan
Athletic Clubek deitoratzen du Alberto Martin bere futbolari ohiaren heriotza 67 urte zituela. Erdilaria lehen talde zuri-gorriko kide izan zen hiru denboralditan eta UEFAko, Juventusen aurka, eta Kopako txapeldunorde izan zen 1976/77 denboraldian, Koldo Aguirreren aginduetara.
Martinek 17 partidatan hartu zuen parte, bi gol sartuz, eta Barakaldon eta, batez ere, Malagan mito bihurtu zen, bertan zazpi denboraldi jokatuta eta Real Madridi behin hiru gol satuta. Ondoren, Argentinako Union Santa Fe taldean aritu zen urtebetez, Ceuta AD taldean nabarmendu eta Balompedica Linensen erretiratu aurretik.
Klubak bere familia eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi dizkie eta Athletic Clubeko jokalariek Cadizen aurkako neurketan besoko beltza eramango dutela jakinarazten du.