Fundazioak enpresak eta udalak bildu ditu Ibaiganen

Fundazioak enpresak eta udalak bildu ditu Ibaiganen

Athletic Clubeko Zuzendaritza-batzordeak erakunde laguntzaileen 120 ordezkari hartu ditu gaur

Jon Uriartek eta Juan Carlos Ercorecak, Athletic Clubeko eta Fundazioko presidenteek, Zuzendaritza-batzordeko kideekin eta Jon Vázquez Eguskiza Fundazioko zuzendari nagusiarekin batera, erakunde laguntzaileen ordezkariei harrera egin diete gaur Ibaiganen.

Jai eta ospakizun giroan, Klubak eta Fundazioak enpresa eta udal laguntzaileetako 120 ordezkari ingururi eskerrak eman ahal izan dizkiete gaur. Fundazioak, batez ere Bizkaian, aurrera eramaten dituen gizarte-, kultura-, kirol-, prestakuntza-, garapen- eta ingurumen-proiektuetan parte hartzeagatik eskerrak eman nahi izan die, prokiektuek duten garrantzia nabarmenduz. Fundazioak bere harreran helarazi nahi duen mezua bi hitzetan laburbiltzen da: Eskerrik asko. Zuen laguntzarik gabe, Fundazioaren lana ezinezkoa izango litzateke.

Ibaiganen bilduta, enpresa eta udaletxe laguntzaileekin egiten den harrera Klubak Aste Nagusian zehar lurraldeko erakunde nagusiei eta Athletic Clubeko bazkideei egiten dien ohiko harreraren parte da.