
San Mames La Vueltarekin senidetu da berriro
San Mames La Vueltarekin senidetu da berriro
Bilboko etaparen irteera Athletic Cluben futbol zelaiaren zabalgunean egin da, beste lasterketa bat izan eta hiru urtera
San Mames eta txirrindularitza berriro senidetu dira. La Vueltak Athletic Club laugarren aldiz besarkatu du bere historian eta bigarren aldiz zelai berrian. Gaur eguerdian, ikusmin handiarekin, Bilbo-Pico Jano etaparen irteera izan da. Jon Uriarte presidente zuri-gorriak opari bat eskaini nahi izan dio Javier Guillen lasterketako arduradunari, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen aurrean, etapaka egiten den lasterketaren 77. edizioa oroitarazten duen elastikoa oparitu dio.
Athletic Clubek ere keinu bera egin nahi izan dio Christian Prudhomme Tourreko zuzendari nagusiari. Jakina denez, Tourreko hurrengo edizioa, 120. edizioa, Bilbotik aterako da. Uriarterekin batera, Xabi Alvarez Zuzendaritza-Batzordeko idazkariordea eta Jon Berasategi zuzendari nagusia izan dira ekitaldian.
Antzinako San Mames zelaiak bi etapa hartu zituen: bata 1960an, Franz de Mulderren garaipenarekin, eta bestea bi urte geroago Rudi Altigen garaipenarekin. 2019an, Athleticeko futbol-zelaitik irtetean, barrukaldetik ohorezko buelta bat emanda, Athletic erakutsi zen, hasieran txirrindularitzako atala izan duena.