
"Une garrantzitsua zen eta nagusitu egin gara"
"Une garrantzitsua zen eta nagusitu egin gara"
Ernesto Valverdek, Athletic Cluben garaipen gehien lortu dituen entrenatzaileak (142), bere taldearen partida goraipatu du Cadizeko partida borobilaren ostean
"Guretzat une garrantzitsua zen. Etxetik kanpoko lehen partida zen eta San Mamesetik urrun etxean erakutsitako maila emateko asmoa genuen. Uste dut nagusitu garela. Oso ondo ibili gara". Ernesto Valverde oso pozik agertu da Athleticek Cadizen lortutako emaitza sendo eta mereziarekin. Erdietsitako 0-4ko emaitzak lehoien sasoi ona berresten du, gaur partida bikaina jokatuta, etxetik kanpo lortutako lehen garaipena izanda: "Lehen golarekin lasaitu egin gara eta partida aurrera igaro ahala hazten joan gara. Garrantzitsua da jokoarekin topo egin eta zelaian ondo egon ahal izatea. Pozik nago geure bertsiorik onena ikusi dugulako".
Athleticek erasoko potentzial handia erakutsi du. Zuri-gorriek, gainera, ez dute golik jaso denboraldi honetan, gaur, beste behin, atea hutsean utziz: "Ez gara aukera asko ematen ari, horrela jarraitu nahi dugu. Golak sartzeko modurik onena arrisku-jokaldi asko sortzea da. Gaur bezala bagaude, jende oso zorrotza daukagu aurrealdean".