Athletic Club – Rayo Vallecano neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – Rayo Vallecano neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu irailaren 5etik aurrera.

Athletic Clubek eta Rayo Vallecano irailaren 17an, larunbata, 21:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 6. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek irailaren 5etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak irailaren 16an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta larunbatan bertan, hilaren 17an, 10:30etik 13:00era eta 19:00etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.