
Partida aurrekoa: Athletic Club-RCD Espanyol (LaLiga 4. J)
Partida aurrekoa: Athletic Club-RCD Espanyol (LaLiga 4. J)
Lehoiek porrota ezagutu gabe eta golik jaso gabe jarraitzen dute denboraldi honetan, eta hirugarren garaipena jarraian bilatuko dute, bigarrena San Mamesen
Lehen hiru jardunaldietan galdu gabe egonda, Athletic Clubek bolada onari jarraipena eman nahi dio San Mames agertoki izango duen partida berri batean. 16:15etik aurrera, oraindik garaipenik lortu ez duen RCD Espanyolen aurka neurtuko dira lehoiak.
Ernesto Valverdek zuzentzen dituen jokalariek goiko postuetan jarraitu nahi dute, eta hirugarren garaipena jarraian lortuz gero, txapelketako Europako postuetan finkatuko lirateke.
Deialdia
Entrenatzaile zuri-gorriak Espanyolen aurka jokatzeko hurrengo jokalarien zerrenda osatu du. Ander Herrera zerrenda batean estreinatu da duela gutxi fitxatu ostean. Agirrezabala eta Iñigo Martinez itzuli dira, euren lesioetatik sendatuta. Balenziaga eta Yuri baja dira. Paredes berriz sartu da zerrendan.
Valverde
Berrikusi hemen Ernesto Valverderen adierazpen guztiak, bilbotarren eta kataluniarren arteko lehiaren aurretik.
Aurkaria
1909ko otsailaren 28an sortu zen ofizialki Bartzelonan, Club Deportivo Español izenarekin hainbat kirol-klub berregituratu ondoren. Duela gutxi Bigarren Mailatik igo den arren, mendeurreneko klub hau Lehen Mailako klasiko bat da. Denboraldi honetan, RCD Espanyolek 87 denboraldi egin ditu futboleko maila gorenean. Bost aldiz bakarrik galdu du maila: 1962/63, 1969/70, 1989/90, 1993/94 eta 2019/20. Gainera, talde txuri-urdineko palmaresak Errege Kopako lau garaikur ditu.
Estatistikak
1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, txapelketan San Mamesen lehen partida izan zena, Athletic Clubek eta RCD Espanyolek 172 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta balantze positiboa izan dute zuri-gorriek: 72 garaipen, 35 berdinketa eta 65 porrot.
San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, balantzea oso ona da Athleticentzat, 55 garaipen, 14 berdinketa eta 17 porrot.
Bi taldeek Bilbon jokatutako azken bost partidei dagokienez, talde perikoak behin bakarrik lortu ditu hiru puntuak, 2017-2018 denboraldian. Gainerako lau neurketetan, lehoiek hiru garaipen eta berdinketa bat lortu zituzten.
Kontsultatu RCD Espanyolen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.