
"Taldea ondo dago eta iganderako gogoz"
"Taldea ondo dago eta iganderako gogoz"
Gorka Guruzetak, Athleticera itzuli eta lehen lau jardunaldietan bi gol sartu ondoren, konfiantzaz agertu da Elche CF-ren aurkako neurketari begira
"Oso pozik nago. Entrenatzailearen eta taldekideen konfiantza daukat. Ez nuen imajinatzen bi gol sartzea lehen lau partidetan. Athleticera itzuli eta Lehen Mailan golak sartzearekin pisu bat kendu dut gainetik. Igandea iristeko gogoz nago, taldeari laguntzen jarraitzeko".
Gorka Guruzeta anbizio handiarekin agertu da Elche CF-Athletic Club neurketaren aurreko prentsaurrekoan, lehoiek igande honetan (16:15ean) jokatuko dutena. Aurrelaria prest dago ematen dizkioten aukerak aprobetxatzeko, erasoko edozein posizioan datozen jardunaldietan, Martinez Valerotik hasita: "Astero bezala prestatu behar dugu partida, ea non egin diezaiekegun min aztertu eta hiru puntuak lortu. Lehen egunean aurrelariaren atzetik jokatzea egokitu zitzaidan, gero erreferentzia moduan, baina eroso nago bi postuetan. Jokatzea tokatzen zaidan tokian taldeari ahalik eta gehien laguntzen saiatuko naiz".
San Mamesen babesa eskertzen du eta zaleei poza eman nahi die: "Aurrekoan, zelairatu nintzenean, debutatu nuen eguna gogorarazi nuen, txalo zaparrada handi bat jasota. Herri Harmaila izugarria da, asko laguntzen digu. Espero dut aurten San Mamesen garaipen asko lortzea eta maitasun hori guztia itzultzea".