Athletic Club – UD Almeria neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – UD Almeria neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu irailaren 19tik aurrera

Athletic Clubek eta UD Almería irailaren 30ean, ostirala, 21:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 7. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek irailaren 19tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak irailaren 29an, osteguna, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta ostiralean bertan, hilaren 30ean, 10:30etik 13:00era eta 19:00etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.