Gozatu San Mameseko partiden ohiko buletinaz partidaren aurreko eduki guztiekin
Lehoiek UD Almeria taldearen bisita jasoko dute San Mamesen Ligako 7. jardunaldian. Zurigorriak bolada onarekin jarraitzen saiatuko dira, jarraian hiru garaipen lortuz. Ez galdu Athletic Clubek Katedralean jokatzen dituen partidetarako prestatzen dugun ohiko buletinaren xehetasunak. Argitalpenak Iñaki Williams du protagonista, azken partidan gola sartu eta Ghanarekin debuta egin ostean.
Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak sartzen dira, informazioak osatzeko.