
Informazio erabilgarria: Athletic Club – UD Almeria
Informazio erabilgarria: Athletic Club – UD Almeria
Ostiral honetan, 21:00etan, San Mamesera 2022-23 LaLigako zazpigarren jardunaldiko partida ikustera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak
San Mamesen jokatuko da ostiral honetan (21:00etan) Athletic Cluben eta UD Almeriaren arteko 2022-23 denboraldiko 7. jardunaldia. Jarraian, Katedralera hurbilduko diren guztiek aintzat izan beharko lituzketen hainbat xehetasun zerrendatuko ditugu:
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Lau aukera daude:
- Bazkidearen txartel fisikoa beste athleticzale bati lagatzea
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea
- Bazkide-txartela Klubari lagatzea
- Gazte Abonua Klubari uztea web bidez
Sarreren salmenta
Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi honetan egongo dira irekita:
Irailaren 29an, osteguna, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Irailaren 30ean, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 19:00etatik aurrera.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak lau sarrera baino ezingo ditu erosi pertsona bakoitzeko, agortu arte.
San Mames BAT sarrerak
Halaber, San Mameseko erdiko eraztunean, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko Matchday Experience sarrerak salgai daude (partida hasi baino 24 ordu lehenago arte).
San Mames BAT sarrerak online erosi.
Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula zure eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu partida Geuria! Tabernan, San Mameseko 13. atearen ondoan, 18:00etatik aurrera, edari eta janari eskaintza anitzarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.
Gainera, La Campa de los Ingleses taberna 9:30etik 17:30era egongo da irekita, pintxo eta edari zerbitzuarekin, eta San Mames Jatetxea, berriz, 13:00etatik 18:00etara.
AC Museoa eta Tour San Mames
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 19:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.