Partida Aurrekoa: Athletic Club - UD Almería (LaLiga 7. J)

Partida Aurrekoa: Athletic Club - UD Almería (LaLiga 7. J)

Selekzioek behartutako LaLigako lehen geldialdiaren ondoren, lehoiek beste garaipen bat bilatuko dute San Mamesen Almeriako talde igo berriaren aurka

Athletic Clubek eta UD Almeriak elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak gaur gauean (21:00etan) San Mamesen, LaLigako zazpigarren jardunaldian. Lehoiek, laugarren sailkatuak 13 punturekin, Katdrala gotorleku menderaezinagoa egitea eta hurrengo bi jardunaldietan Sevilla FC eta Atletico Madrilen aurka jokatu baino lehen hiru puntu garrantzitsu lortzea izango dute helburu. UD Almeria talde igo berriak bisita egingo digun arren, ez da partida lasaia izango. Rubiren taldea gogorra da eta, 4 puntu bakarrik lortu dituen arren, Julen Lopetegik zuzentzen duen taldea gainditzeko gai izan da. LaLigako etenaldiaren ondoren, bilbotarrak eta almeriarrak nor baino nor gehiago arituko dira beste futbol gau zoragarri batean.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak honako zerrenda hau osatu du gaur UD Almeriaren aurka jokatzeko. Balenziaga, erabat sendatuta, lehen aldiz sartu da denboraldi honetan Ernesto Valverderen deialdian. Bestalde, Vesga gaurko partidarako prest izango da. Vivian eta Yuri baja dira, min hartuta.



Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valverderen adierazpen guztiak, bilbotarren eta almeriarren arteko lehiaren aurretik.

Aurkaria





Union Deportiva Almeria 1989ko uztailaren 26an sortu zen, Almeria Futboleko Kluba izenarekin, eta 2001ean hartu zuen egungo izena. Bigarren Mailako txapeldun izendatu eta maila gorenera igo berria, XXI. mendetik aurrera bere urterik arrakastatsuenak bizi izan ditu, 2006-07 denboraldian Lehen Mailara igoz eta 6 denboraldi emanez (horietako 4 jarraian). Gainera, 2011. urtean Errege Kopako finalerdietara iritsi zen, Bartzelonako Futbol Klubak kanporatu zuen, eta bere historiako lehen finala izan zitekeenaren atarian geratu zen. Espainiako Lehen Mailan debuta egin zuen denboraldian (2007-08), bere inoizko emaitzarik onena lortu zuen Lehen Mailan (8.postua), eta UEFAko Intertoto Koparako sailkapen-postuetan amaitu zuen. Azkenean, ezin izan zuen jokatu, txapelketan izena eman ez zuelako.

Gaur egun, Rubik zuzentzen duen koadroaren emaitzak kontuan hartuta, Almeriakoak ez dira partida honetara unerik onenean iristen. Jokatutako azken bost partidetatik, etxean Sevilla CF baino ez zuten mendean hartu, Elche CF-ren aurka berdinketa lortu zuten etxetik kanpo eta hiru porrot jaso dituzte jarraian Real Valladolid, CA Osasuna eta RCD Mallorcaren aurka.

Estatistikak

2007-08 denboraldian LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta UD Almeriak 12 partidatan neurtu dituzte indarrak maila gorenean, talde zuri-gorriak balantze positiboa duelarik: zazpi garaipen, hiru berdinketa eta bi porrot.

San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, balantzea positiboa da lehoientzat. UD Almeriak Katedralera egindako sei bisitetan, birritan baino ez dute lortu punturen bat eskuratzea: berdinketa bat eta garaipen bat. Zurigorriek, aldiz, lau garaipen lortu dituzte andaluziarren aurka etxean.

Bilbon jokatutako bi taldeen arteko azken bost neurketei dagokienez, lehoiek UD Almeriaren azken lau bisitak irabaztea erdietsi dute. Hala ere, 2008-09 denboraldian, andaluziarrek 1-3 gainditu zuten etxeko taldea.


Kontsultatu UD Almeriaren aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.