Athletic Club – Atletico de Madrid neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – Atletico de Madrid neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu urriaren 3tik aurrera

Athletic Clubek eta Atletico de Madrid urriaren 15ean, larunbata, 21:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 9. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek urriaren 3tik aurrera erosi ahal izango dituzte 'Athletic Club sarrerak' webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak urriaren 14an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta larunbatan bertan, hilaren 15ean, 10:30etik 13:00era eta 19:00etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.