Sara Estevez kazetariak bere artxiboa eman dio AC Museoari

Sara Estevez kazetariak bere artxiboa eman dio AC Museoari

Kirol-prentsaren aitzindariak Athleticen gaurkotasunari jarraitu zion 1952az geroztik eta orain, ordutik bildutako bere material guztia eman digu

Sara Estevez Urquijok, bertako kirol-kazetaritzaren aitzindari ospetsuak, bere artxibo pertsonala eman dio Athletic Club Museoari. Jon Ruigomez presidenteordeak eta Asier Arrate AC Museoko zuzendariak hartu dute materiala. Erakundearen izenean, Ruigomezek eskerrak eman dizkio egindako keinu handiagatik.

Sarita ezizenez ezaguna, 1925eko azaroaren 4an jaio zen. 1954an, Radio Juventud de Vizcaya inauguratu zenean, bere lan taldera bartu zen lanaldi partzialean, 1972ra arte zuzendaritzako idazkari lanak ere egin baitzituen. Urte horretan irratian hasi zen lanaldi osoan, eta lehenengo egunetik, Athleticeko bazkide eta San Mamesera maiz joaten zenez, kirol sailean aritu zen. 

Garai hartan Stadium programa izan zen bere ekarpen nagusia, eta haren gidoilari, erredaktore eta zuzendari izan zen. Programa hau aitzindaria izan zen Bizkaiko partida guztien emaitzak eskaintzen, eta iritzia, irrati tertulia eta komentario kritikoa ere lantzen zituen, gehienetan Athletic Clubi buruzkoak, Maratonek sinatua. Entzuleek ez zuten ezagutzen, baina Paco Blancok irakurtzen zituen  Maratonen hitzen atzean Sarita Estevez zegoen. 1973 arte, irratian sartu zenetik hogei urte pasa zirela, Sarak ez zuen kritika bat ere sinatu, ez eta mikrofonoen aurrean hitz egin. Nolanahi ere, nahikoa denbora izan zen Sarita jendaurrean aitortzeko; izan ere, Stadium, Bizkaian urteetan gehien entzun den gaueko programa, 1984ra arte mantendu zen uhinetan. 

Saritak emandako artxibo pertsonala era askotako materialez osatuta dago, eta, neurri batean, bere biografia jasotzen du: prentsa-txartelak eta beste akreditazio batzuk, garaikurrak, bere ibilbide profesionalean lortutako sariak eta opariak, Athletic eta, oro har, futbolari buruzko argitalpenak eta dokumentu pertsonalak, Radio Juventud irratsaioekin zerikusia duten dosierrak, audio-zintak... 'Hamaika Baserritarrek' Real Madrili Chamartinen 1958an irabazitako Kopako final loriatsuan egoteko ohorea izan zuen, palkotik oso gertu. Ohore hori Athletici dagokio orain, bere altxorrak jasotzean.