Paredes, jatorriari leial zaion harrobiko jokalaria

Paredes, jatorriari leial zaion harrobiko jokalaria

Valverdek debutarazi zuen azken jokalariak ilusioa partekatzen du egunero Etorkizun KT futbol eskolako haurrekin, Lezaman sartu eta ibilbide osoa garatu aurretik, sei urterekin futbolean hasi zen klubean

Aitor Paredes erdiko atzelaria izan da Ernesto Valverderen aginduetara debuta egin duen harrobiko azken jokalaria. Hiru neurketetan parte hartu du, azkena joan den ostiralean UD Almeriaren aurka. Oinak lurrean ditu: "San Mamesen jokatzea pribilegio bat da, honaino eraman nauena egiten jarraitu behar dut, eguneroko lanean sakondu".

Paredesek hankak lurrean dituen jokalaria da, esker oneko mutila da eta bere jatorria izugarri baloratzen du. Etorkizun KT-ren egoitzan, Arrigorriagako futbol eskolan, sei urterekin baloiari ostikoak ematen hasi zen haurraren kamiseta erakusten dute harro. Aitor sarritan hurbiltzen da futbol zelaira, bere jendea agurtzera, garai zaharrak gogoratzera eta egunero ilusio berarekin entrenatzen diren haurren ispilu izatera.

Javier Ibarrondok azken lau harmarkadetan klubean lan paregabea gauzatu duen zuzendariak, hitz gozoak eskaini dizkio herriko jokalariari: "Aitorren debuta poz handia da, pertsona zintzoa eta oso esker onekoa delako". 'Etorki'-tik Valverderekin debuta egin zuen beste jokalari bat atera zen, Guillermo Fernandez aurrelaria.

Paredes, kimu mailatik Lezaman eta urte askoz kapitainaren besokoa zeramala, 2018ko Mediterraneoko Jokoetako txapeldun izan zen Oihan Sancetekin batera. Bere gaitasunek eraman dute gaur egun dagoen tokira. Orain badaki lehen taldean duen eginkizuna erdiko edo alboko atzelari gisa bere aletxoa ematea dela, eta egunerokotasunetik haztea.